Webgune berria eta beste hainbat hobekuntza gurean

Hasiera / Beste batzuk / Webgune berria eta beste hainbat hobekuntza gurean

Egunotan, somatuko zenutenez, gure kafeantzokia.com webgunea goitik behera aldatu dugu. Webgune berriak, diseinu berria ezezik, hainbat hobekuntza ekarri ditu.

Hasteko, smartphone eta tablet-ekin ondo ikuskatzea ahalbidetzen duen responsive erako diseinua du gure webgune berriak. Bestetik, Kafe Antzokiaren bloga zabaldu dugu gure webgune berrian (bere RSS jarioarekin), euskaraz zein erdaraz, gurean albiste diren gaiak jorratzeko: datozen ekitaldi interesgarri batzuk aurreratzeaz gain, iragan direnen kronikak eta bestelako kontuak aurkituko dituzu bertan.

Datozen ekitaldien agenda ere hobetu dugu: egitaraua gure webgunean ikusteaz gain, orain egitaraua RSS formatoan ere argitaratzen dugu, eta edozein ekitaldi zure Google Calendar-era gehitu dezakezu, ahaztu ez dakizun. Era berean gure ekitaldien agenda osoa (agendako ekitaldi guztiak) ikusi edo gehitu dezakezu zure Google Calendar-era: hemen daukazu.

Lanean ari gara (barka eragozpenak) eta jarraituko dugu datozen egunotan hobekuntzak egiten gure zerbitzuak hobeto erakusteko: sarreren salmenta, jatetxea, ekitaldi pribatuen antolaketa eta beste atal batzuk.

Ticketing plataforma berria
Iragan hilabeteaz geroztik, Ticketea plataformarekin hasi gara sarreren online salmenta egiten. Horri esker hainbat hobekuntza lortu ditugu. Esaterako, smartphonea dutenentzat orain nahikoa da sarrera inprimatu beharrean haren QR irudia sarreran erakustea, fuera paperak!

e-mail buletin berria
Gure e-posta buletina ere eraberritu dugu, diseinu eta aukera berriekin. Orain, zure musika edo ekitaldi estilo gogokoenaren araberako mezuak jaso ditzakezu zure postontzian. Harpidetza egin.

Facebooken 10.000 lagun
Facebooken, bestalde, gure orrialdea jarraitzen duten 10.000 lagunera heldu gara. Tarteka, sarreren zozketak eta bestelako sustapenak egiten hasi gara egiten bertan. Atsegin dut klikatu ezazu bertan parte hartzeko.

Recommended Posts
Idatzi mezu bat

Idatziguzu zure mezu laburra