Hasiera Xehetasunak - Amparo Sanchez

e-posta Inprimatu

Kafe Antzokia

Ekitaldia 

Amparo Sanchez
Goiburua:
Amparo Sanchez
Noiz:
2010.03.13 21.30
Non:
Bilboko Kafe Antzokia -
Kategoria:
Musika

Deskribapena

sarrerak erosi botoiaAurresalmenta: 20,00 e (Kafe Antzokia, kafeantzokia.com, www.ticketmaster.es).  Txarteldegian: 24,00e

Ezaguna da Amparo gure artean, AMPARANOIA proiektuarekin 12 urte eman ondoren, 2008an azken bira batekin esan zien agur zaletuei. Aurretik 5 disko luze, bilduma ezberdinak eta hainbat kolaborazioa buru ditu. Honetaz gain mundu mailako jaialdirik garrantzitsuenetan parte hartu du eta Ingalaterrako BBC kateak “World Music Award” saria eman zion, Europako talderik hoberenaren saria. Dokumentalak, jaialdiak, telebistan emanaldiak eta areto ezberdinetan bira ugari burutu dituen emakumen esanguratsua da Amparo.

Orain “Tucson-Habana” disko berriarekin datorkigu, non Tucson (AEB) basamortuan hasten duen bidaia isladatzen du, bidai erromantiko eta pertsonal bat. Eraginen artean kubatar doinuak, jazz musika, boleroa, bluesa eta son doinuak aurkitzen ditugu. 2006an abesti berriak egiten hasten da eta Calexico taldeko bere lagunekin bat egiten du Canadako telebista programa batean, gerora abesti hauek Tucson hiriko Wavelab estudioan grabatu zituen. 2007ko udazkenean Amparo Arizonara abiatzen da Jordi Maestres kontrabaxujolea eta Kaki Arkarazo ekoizlea lagun dituela. Bertan Calexico taldeko John Covertino eta Joey Burnsekin diskoa grabatzen du. 2009ko maiatzean Kubara egiten du bidai bertako Egrem estudio famatuetan diskoa bukatzeko eta baita zuzenean zenbait kontzertu emanez. Bertan Omara Portuondo kantariarekin abesti bat grabatu zuen.

 

Disko berria urtarrilean plazaratuko da eta ondoren estatuko areto eta antzoki ezberdinetatik zehar bira bat hasiko du.

Argazkia: Marco Redondo.

 

 

 

Aretoa

Tokia:
Bilboko Kafe Antzokia

Euskal topagunea Bilbon

  • Euskalgintzatik sortutako proiektua
  • Bilbo erdian, ghettoak gaindituz
  • Euskal adierazpideak bultzatuz
  • Gureari eutsiz kanpokoari irekia

 

Negozio pribatua?

  • Ekimen kooperatibotik abiatua
  • Nork bere soldata bakarrik
  • Irabazi guztiak proiektuetara
  • Langileentzako soldata duinak
  • Euskarazko ekimen defizitarioak lagunduz

 

Dimentsio kulturala

  • Askorentzat lehen kontaktua euskararekin
  • Bilboren izena munduan sustatuz
  • Ehunka kultura ekitaldi urtean
  • Eredugarria beste zenbait herritan
  • Udalaren inolako laguntzarik gabe

 

Segurua

  • Atezainak gauetan
  • Jende kopuruaren kontrola
  • Segurtasun ikuskatze guztiak gaindituta
  • Jendeen sartu-irtenak bideratuz
  • 13 urteko ibilbide garbia