Aurresalmenta: 16,00 e (Kafe Antzokia, kafeantzokia.com). Txarteldegian: 20,00e
Lehen aldiz Euskal Herrian. Cornershop ingalaterrako pop musikak eman duen talderik ospetsuenetariko bat dira. Maisuak pop, rock, indiar musika eta dantzarako musika elektronikoa uztartzen.
90. hamarkadan ospe haundia lortu zuen taldeak “Brimful of Asha” abestiarekin. Hala ere abesti honez gain kantu eta disko ederrak plazaratu dituzte, beti ere komunikabideen eta prentsa adituaren hobezpena eduki dute kritika ezin hobeak jasoaz. Ez hori, bakarrik jarraitzaileen artean oso maitatua den taldea da Cornershop. Orain berriz bueltatzen dira eskenatokietara “Judy Sucks A Lemon For Breakfast” disko berriarekin. Kritika ezin hobeak jasotzen ari den diskoa.
Taldea Ingalaterrako Leicester hirian sortzen da 1992an. 18 urteko ibilbidearen ondoren 6 disko plazaratu dituzte eta beraien zuzenekoak energiaz beteak egoten dira non jotzen dituzten pop eta rock doinuak dantzara bultzatzen dute etengabe, beti ere indiar jatorriko doinuak eta musika elektronikoa uztartuz. Taldearen jarraitzaileen artean Fatboy Slim edota Oasis taldeko Noel Gallagher aurkitzen dira besteak beste.
Cornershop taldea honakoek osatzen dute:
Tjinder Singh (ahotsa eta kitarra)
Ben Ayres (kitarra eta teklatua)
Pete Downing (kitarra)
James Milne (baxua)
Adam Blake (sitar)
Peter Bengry (perkusioa)
Nick Simas (bateria)
EventList powered by schlu.net