Aurresalmenta: 12,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com). Txarteldegian: 15,00 e.
*Partiduko sarrera aurkezten duenak sarrera 12,00 e (soilik takilan).
San Miguel COPA Music Festival 2010
“Hip-Hop & Funk” Night
TOTE KING (Sevilla)
Tote King Sevillako rap kantariak joan den azaroaren 26an bere hirugarren diskoa dena plazaratu zuen, “T.O.T.E”, lan bat zein berau burutzeko nazioarteko izena duten ekoizle ezberdinak bildu ditu, orain arte egin duen hip-hop doinuak beste ikuspuntu batetik janzteko. “Eraberritu egin naiz” dio kantariak, disko bat zeinetan erritmoak goi mailakoak diren eta kritika soziala alde batera utzi du aurreko lanekin alderatuz. 2006an plazaratu zuen “Un tipo cualquiera” diskoak arrakastaren goreneko lekuetara eraman zuen kantaria, hainbat kontzertu eskeiniaz.
“Disko honetan ez dago aurretik lan egin ez dudan ekoizle bat bera ere ez” dio Tote Kingek, diskoa osatzen duten 17 abestien erritmo ezberdinak nazioarteko ekoizleek burutu dituztelarik, kasuan kasu M-Phazes australiarra, edota Dame Taylor, Auditory Beats edota Oh No estatubatuarrak. “Aurretik erabili ez ditudan erritmoekin rapeatu dut, eboluzionatu egin dut, orain beste leku eta eremu batzuk bilatu nahi ditut” dio Sevillako kantariak.
CHACHO BROTHERS (Barcelona)
Chacho Brodas 2007an Bartzelonan Sólo los Solo taldeko Djak (Griffi) sorturiko rap taldea da. De Palo zigiluaren sortzailea ere bada eta estatuan egin diren hip hop disko ezberdinetan ere ekoizle moduan aritu izan da, kasuan kasu, Sólo Los Solo, Tremendo, Toteking, Mucho Muchacho, edota Mala Rodríguez moduko artistekin lan egin du. Musika egiterako orduan ez dauka inolako mugarik, bere alboan eta zuzenean Lil Trappy, Tremendo, Quiroga eta Aqeel musikariak aurkitzen ditugu.
EventList powered by schlu.net