Ateak zabaltzea: 20:30h
*KONTZERTU HONETARAKO SARRERAK AGORTUTA DAUDE. TXARTELDEGIAN EZ DA SARRERARIK SALDUKO.
Berri izen hobea dugu honakoa. Mark Lanegan disko berria aurkezten izango dugu Kafe Antzokian. “Blues Funeral” izenburupean aurkeztuko digu disko berria. 2004ean “Bubblegum” diskoa plazaratu zuenetik ateratzen duen lehenengo disko da honakoa.Lan berria Hollywooden (California) grabatu du Alain Johannesen 11ad estudioan. Johannes eta Jack Irons izan ditu alboan eta tartean Gregg Dulli (Afghan Wings) eta Josh Homme (Queens Of The Stone Age) kantarien kolaborazio ere izan du.
Mark Lanegan ezinbesteko artista da azken 20 urteotako rock alternatiboaren ibilbidea ulertzeko. Screaming Trees, Queens Of the Stone Age, The Twilight Singers, The Gutter Twins, Soulsavers eta Isobel Campbellekin batera aritu izan da. Gaur egun Los Angeles hirian bizi da bere 2 txakurrekin batera.
“Blues Funeral” disko berria otsailaren 6an egongo da salgai euskarri digitalean eta baita CD eta LP euskarrietan 4AD zigiluaren eskutik.
Aurretik Creature with the atom brain taldea arituko da.
Ikusi artistaren bideoa:
Ikusi artistaren bideoa:
EventList powered by schlu.net