Ateak zabaltzea: 21:00h / Kontzertua: 21:30h
Aurresalmenta: 5,00 e (Kafe Antzokia, kafeantzokia.com). Txarteldegian: 8,00 e. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 e
Hesian Altsasuko taldea disko berriarekin datorkigu. Taldeak, agertokietan urte batzuk daramatzan arren, hasieran bezala segitzen du konektatzen bere publikoarekin. Izan ere, lehen bulkadan, lehen begiradan, lehen intuizioan sinesten dutenetakoak dira. Hasierako ilusioarekin jarraitzen dute, nahiz diskoz disko aurrerapen handiak erakutsi. “Hitzetik” laugarren lan hau, euren garapenaren azken urratsa da, orain arteko biribilena. Pitzadurarik gabe azaltzen zaigu diskoa, trinkoa da, nahiz mamiari, nahiz itxurari dagokionez, osoa. Aldi berean indartsua eta samurra da, zitala eta gozoa batera, eta pentsatzeko betarik eman gabe, ziztada batez harritzen gaitu goitik behera, tximista argitsu batek bizkarrezurra zeharkatuko baligu bezala.
Beraiekin Lain Villabonako talde gaztea arituko da beraien bigarren lana -"Leihoak"- aurkezten. Pop kitzikagarria, bizia eta iradokitzailea. Kantariak neskak izateak ematen dion berezitasunak, eta talde gisa duten ezaugarri naturalak, aparteko lekua eskaini die Euskal Herriko publikoaren artean.
Ikusi artistaren bideoa:
Ikusi artistaren bideoa:
EventList powered by schlu.net