Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokia, kafeantzokia.com). Txarteldegian: 20,00e 
"Origen y Leyenda" disko berriaren aurkezpen kontzertua. Cordoba hiriko taldeak 30 urte bete ditu musika munduan.
Andaluziako talde historikoak joan den maiatzean plazaratu zuen "Origen y Leyenda" deitzen den disko berria. Taldearen esanetan beraien ibilbidean burutu duten lanik osatuena da "edozein abesti izan daiteke single bat" komentatzen dute. Taldeko abeslaria den Manuel Martinezen esanetan "Media Azahararen diskorik biribilena da, abesti guztiak oso onak dira, indartsuak eta era berean gure publikoak gustoko duen komertzialtasun ikutu batekin datoz". Lan berriak Medina Azahararen etorrian eman diren ezaugarrik biltzen ditu; kantaera, kitarren afinazioa, heavy klasikoarekiko begirunea, Andaluziako ikutu berezia...
"Origen y leyenda" diskoaren plazaratzearekin bat taldeak 30 urte betetzen ditu. 15 abestiz osaturiko lana da, 12 beraienak dira eta beste hirurak bertsioak dira. Diskoarekin batera DVD bat ere badator.
EventList powered by schlu.net