Ateak zabaltzea: 21:00h / Kontzertua: 21:30h
Aurresalmenta: 20,00 e + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, kafeantzokia.com, Ticketmaster, Halcón Bidaiak). Txarteldegian: 25,00 e
Seguruenik momentu honetan rock eszenaren barruan aurkitzen dugun talderik interesgarrinetarikoa izango da Battles. Rock musikan aurrerapausu bat ematerako orduan, berrikuntza bilatzerakoan, ezohiko kontzeptu musikala lantzerakoan...zuzeneko ikusgarria eta berezia duen talde amerikarra da Battles. Joan de Primavera Sound jaialdian hala erakutsi zuten. Doinu elektronikoak, jazz librea zein rock progresiboa maisuki uztartzen dituen taldea dugu. Can, Steve Reich edota Tortoise moduko taldeek hasitako bideari jarraitzen diote. “EP C/B”. “Tonto” edota “Mirrored” moduo disko esanguratsuak plazaratu dituzte eta mundu mailako prentsak beti goraipatu du beraien lana eta ibilbidea. Oraingoan lehen aldiz hurbiltzen dira Euskal Herrira bere lan berria den "Gloss Drop" diskoa aurkeztera.
Ikusi artistaren bideoa:
EventList powered by schlu.net