Hasiera Zerbitzuak
Ostalaritza zerbitzuak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Ohiko taberna zerbitzuez gain, eguneroko menua zerbitzatzen dugu publiko orokorrarentzat, astelehenetik larunbatera. Horrez gain, taldeentzako menu bereziak ere prestatzen ditugu, enkarguz, 15 lagun baino gehiagoko taldeentzat.

 Talde edo enpresa ekitaldien antolaketa eta kudeaketa integrala ere eskaintzen dugu. Hauetan, bazkari zerbitzuez gain, musika ekitaldiak eta lunch-ak ere antolatzen ditugu.

Xehetasun gehiagorako eta zure neurrirako ekitaldia osatzen laguntzeko, aurrerapen nahikoz gure ostalaritza bulegoarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, 94 424 46 25 telefonora deituta.

Hauek dira eskaintzen ditugun aukera nagusiak:

  • Eguneko menua
  • Enpresa menuak, talde menuak
  • Talde eta enpresentzako afariak
  • Lunch zerbitzuak
  • Ekitaldi eta emanaldi pribatuen antolaketa eta kudeaketa osoa

 

 

Euskal topagunea Bilbon

  • Euskalgintzatik sortutako proiektua
  • Bilbo erdian, ghettoak gaindituz
  • Euskal adierazpideak bultzatuz
  • Gureari eutsiz kanpokoari irekia

 

Negozio pribatua?

  • Ekimen kooperatibotik abiatua
  • Nork bere soldata bakarrik
  • Irabazi guztiak proiektuetara
  • Langileentzako soldata duinak
  • Euskarazko ekimen defizitarioak lagunduz

 

Dimentsio kulturala

  • Askorentzat lehen kontaktua euskararekin
  • Bilboren izena munduan sustatuz
  • Ehunka kultura ekitaldi urtean
  • Eredugarria beste zenbait herritan
  • Udalaren inolako laguntzarik gabe

 

Segurua

  • Atezainak gauetan
  • Jende kopuruaren kontrola
  • Segurtasun ikuskatze guztiak gaindituta
  • Jendeen sartu-irtenak bideratuz
  • 13 urteko ibilbide garbia