|
Bilboko Udalak Kafe Antzokia itxi izanak sortarazi dien "kezka eta larritasuna" azalduz, kultura munduko hainbat pertsona ezagunek itxiera hori gaitzetsi eta proiektuaren bideragarritasuna bermatuko duen konponbidea lehenbailehen ahalbideratu dezan dei egin diote Bilboko Udalari, adierazpen kolektibo baten bidez. Bertan diotenez, "Bilbo eta Euskalherri osoa prestigiatu eta ezaugarritzen dituen Kafe Antzokia, biziko bagara, ezinbestekoa baita kultur nortasunak, sustraiturik eta zabal, mamitzen eta finkatzen ari diren garai erabakior hauetan".
Segurtasuna bermatzeari "ezinbestekoa" irizten diote kulturgileek, Kafe Antzokiarentzat ere hala dela dakitela ziurtatuz. Hala, itxiera "aurrekaririk gabekoa eta erabat neurriz kanpokoa" dela diote. Kulturgileek nabarmentzen dutenez, "Gure kulturaren panorama indargean, 1995ean Kafe Antzokia Bilbon sortu izana ekarpen berri eta ezinago garrantzizkoa izan zen. 13 urte hauetan kulturgune oparoa bilakatu da; sustraitu eta irekia, gure kulturarentzako sustatzaile izaki, gure mugetatik harago ere ospea bildu du. Gutariko asko bertan jardundakoak gara eta ozenki azaldu nahi dugu harro sentitu eta sentitzen garela halako kulturgune eraginkor eta enblematikoa Bilbon garatu izanaz".
Gogora dezagun Kafe Antzokiak dagokion edukiera handitzea galarazten duela egun Bilboko Udalak, berau kokatuta dagoen gunea udal ordenantzen arabera saturatua dela argudiatuz. Horregatik, kulturgileek Bilboko Udalari legezko edukieraren aferan "gauzagarri dirudien konponbidea lehenbailehen ahalbideratu dezan" eskatzen diote. Bestalde, kafeantzokia.com webgunean dagoen adierazpen orokorra sinatu duten internautak dagoeneko milaka dira. Gainera, Facebook sare sozialean badira beste mila lagun baino gehiago Kafe Antzokia Martxan izeneko ekimenarekin bat egin dutenak. Adierazpenarekin bat etorri diren musika taldeak eta kantariak: Fito Cabrales, Benito Lertxundi, Amparo Sanchez (Amparanoia), Albert pla, Gari, Fermin Muguruza, Atom Rhumba, Bide Ertzean, Raimundo Amador, Antonio Vega, Muchachito Bombo Infierno, Tapia eta Leturia, Quique Gonzalez y la Aristocracia del Barrio, Cristina Rosenvinge, Jet Lag, Nacho Vegas, The Right Ons, Ken 7, Doctor Deseo, Barricada, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Cat People, The Sunday Drivers, Anari, La Guardia, Malevaje, Deabruak Teilatuetan, El Columpio Asesino, Vhaldemar, Sex Museum, Los Coronas, Su Ta Gar, La Vacazul, De Pedro, Los reyes del KO, 3.000 Hombres Gozategi, Idi Bihotz, Ricardo “Rufo” Urbina, Xabier San Sebastian, Matthieu Haramboure, Pello Irizar, Jon Mari Beasain, Gorka Lizaso, Aritz Lombide, Amaia Apaolaza, Rafa Rueda, Josu Zabala, Xabier Solano, Carlos Beltrán, Le Noise, The Extended Plays, Jukebox Racket, Ama Say, Zein?, Gorka Bringas, Natxo Beltran, Gris perla, Joseba Irazoki, Borja Serra “mimoloco”, Luis Tárraga, Hamlet, Anje Duhalde, Txuma murugarren, Mikel Urdangarin, Xabier Montoia, Motorsex, El Menton de Fogarty, Kristian Amorena, Gose, Mikel Irazoki, Alfonso arana, LosDelGás, Bixente Martinez, Jabier Muguruza, Split 77, Julen Badallo, Pog Mo Thon, Txomin Duhalde, Ines Osinaga, Taberna Ibiltaria, Aitor Antruejo, Iokin Elortza, Sei Urte, Oscar Conde, Asier Serrano, Maria Angeles Arregi, Ana Pozas, Soziedad Alkoholika, Ekon, Governors, Txerra (RIP), Jul (RIP), Antonio Breschi (nomadic piano ensemble, Dublin), Olatz Zugasti, Audience, Zea Mays, We Are Standard, Txomin Artola, Gor diskoetxea, Mikel Markez, Iñigo Muguruza, The Soulbreaker Company, Half Foot Outside, Arturo Garcia Dominguez, Estibaliz Moyano Sanchez, Miguel Moyano Navas, Aitor Antruejo, Oskar Conde, Koldo Uriarte González, Lander Larrauri, Urbil Artola, Juantxo Zeberio, Piztiak, Phantom Ground, Urko Igartiburu (Puro Chile), Angel Petisme, Juantxo Skalari (The Kluba), Urbil Artola, Etxe, Maider Urbeltz, Alex Mendizabal, La Fuga, Despistaos, Dikers, Kauta. Eguneraketa: Manu Chao, Gorka Knorr, Tokyo Sex Destruction, Aaron Thomas, Jet Lag, Nixon, Los Imposibles, Capsula, CatPeople, Dover, G-5, Fangoria, Kiko Veneno, Lori Meyers, Nancys Rubias, Krakovia, L.A., Etsaiak, Txapelpunk, Deskontrol, Oreka TX. Antzerki eta zinemagileak: Popi, Zaratrako eta Fer jauna pailazoak, Elvi sabeliztuna, Porrotx, Pirritx eta Marimotots pailazoak, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Galder Perez, Ane Zabala, Iñigo Ibarra, Koldo Zelestino, Antton Irusta, Kike Amonarriz, Josu Camara, Kukubiltxo, Aizpea Goenaga, Kepa Gallego, Eneko Olasagasti, Aitzol Aramaio, Ramon Agirre.
Idazleak: Joxe Manuel Odriozola, Koldo Izagirre, Miren Agur Meabe, Lutxo Egia, Kirmen Uribe, Julen Gabiria, Urtzi Urrutikoetxea, Laura Mintegi, Elizabeth Macklin, Pako Aristi, Jose Angel Irigaray, Uxue Alberdi, Urtzi Urrutikoetxea, Julen Gabiria, Igor Estankona, Irati Elorrieta, Jasone Osoro, Gari Berasaluze, Tere Irastorza, Bertol Arrieta, JC Etxegoien "Xamar", Luigi Anselmi.
Ekitaldi sustatzaileak, kontzertu aretoak, elkarteak: Muskerra, Radiation Tours, Producciones Serrano, Noise On Tour, Radiation Tours, Txalupa producciones, Frontline (Madrid), Desemociones música (Madrid), Northern Rockers, Welcome producciones (Barcelona), Record Runner (Madrid), Wilma producciones, Bloody Mary, Pedro Páramo producciones, Brixton Records, Helldorado (Gasteiz), Kultura live (asociación de salas de Euskadi), GP Producciones (donostia), 360 aretoa (arrasate), Lizard Music, Espaloia kafe antzokia (Elgeta), Plateruena kafe antzokia (Durango), Elkar musika diskoetxea, Spanish Bombs (Madrid), Antipodas producciones (zaragoza), Doka (Donostiako kafe antzokia), Rubén Caravaca (La Fábrica de ideas, Madrid), Xabi Garcia (promotora Music Bus), Gaztelupeko Hotsak, Juantxo Skalari (The Kluba), Lorentzo Records, Artica, Baga-biga produkzioak, Akeita produkzioak, Crazy producciones, Love to art (Madrid), Houston Party (Barcelona), Open Doors (Barcelona), Fona artist (Mallorca), December producciones (Barcelona), Set up (Barcelona), Timoteo Ozaeta "Jalas", La Agencia (Donostia), Hontza produkzioak, Bidehuts Musika elkartea.
Irakaskuntza-unibertsitate mundua-enpresa mundua: Urko Kolomo (garabide kultur elkarteko koordinatzailea). Viriginia basurto (lanki-ko kidea, huhezi fakultatea). Jon Sarasua (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI) Andoni Mujika Ulazia (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Eneritz Pagalday (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Aitzol loiola (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Ainara udaondo alberdi (irakaslea. mondragon unibertsitatea-huhezi), Iñigo Iñurrategi Irizar (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Eñaut Apaolaza amenabar (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Ainhoa Larrañaga (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Joseba Azkarraga etxagibel (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Iban Arantzabal (Espaloia kafe antzokia kooperatibako presidentea), Salvador Cardús (kazetaria eta soziologoa. Bartzelonako Unibertsitatea), Ibon Rodriguez Larrinaga (Hamaika Telebistaren zuzendari komertziala), Aitor Zuberogoitia Espilla (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Joseba agirreazkuenaga (EHU-UPV), Arianne kareaga (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Olaia anso Legazkue (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Joseba Azkarraga Etxagibel (Mondragon unibertsitateko irakaslea, HUHEZI), Jasone Mendizabal (Topaguneko zuzendaria), Joxan Lizarribar (EKT). Bertsolariak: Andoni Egaña, Igor Elortza, Sustrai Colina, Jon Martin Etxebeste, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Beñat Gaztelu-Urrutia, Xabi Paya, Unai Elizasu
Dantza: Juan Antonio Urbeltz, Oier Araolaza, Ainhoa marijuan serrano, Jexux Larrea, Jokin Otamendi, Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Garikoitz Otamendi
Kazetariak: Elizabet Ibarra Gonzalez, Txema Montoya, Koldo Otamendi, Elixabete Garmendia, Xabier Sagardia, Julen Azpitarte, Joseba Martin, Aritz Markaida, Marta Mateos, Martxelo Otamendi, Fermin Etxegoien, Roberto Moso, Arturo Garcia, Pablo Cabeza, Fernando Gegúndez, Aitzol San Sebastian, Igor Cubillo, Estibaliz sainz, Txema Mañeru, Javier Corral, Ibai Villapún, Jon Villapún, Toni Strubell, Roberto Urkitza, Patxi Gaztelumendi, Gotzon Hermosilla, Martin Aramendi, Josu Larrinaga, Mieltxo Monfort, Mikel Lizarralde, Joxe rojas, Agus Perez, Eduardo Ranedo, Gorka Erostarbe, Nekane Perez Madariaga, Oscar Cubillo, Jon Martija.
Bestelakoak: Koldo Rodriguez akarregi (euskalgintza), Maitane Arizabaleta (kultura dinamizatzailea). Imanol Larrañaga (euskara dinamizatzailea), Fernando Lopetegi Odriozola (errealizatzailea eta gaztea live gidaritza). Radio Chango webgunea, Iruñeko Karrikiri euskara elkartea, Iker Martinez de Lagos (Topagunea), Aitor sarasua (irakasle-animatzailea), Joxeanjel Arbelaitz (abokatua eta kultur eragilea), Patxi Azpillaga (EHUko irakaslea), Alejandro Urrosolo (zine ekoizlea), Asier Iturriaga (kultura programatzailea), Ainhoa Ansa(kantuzaleen elkarteko koordinatzailea), Joanmari larrarte telletxea (EKTko kontseilari ordezkaria), Koldo Urkixo, Joseba Gorordo (errealizadorea, TB ekoizlea) Txema Aranaz (Pamiela argitaletxea), Pernan Goñi (marrazkilaria), Joxemari Ibarburu (ETBko produktorea). Kafe Antzokiaren aldeko adierazpenaBehean sinatzen dugunok Bilboko Udalak Kafe Antzokia itxi izanak sortarazi dizkigun kezka eta larritasuna ozenki azaldu nahi ditugu, gure iritziz aurrekaririk gabeko eta erabat neurriz kanpoko itxiera baita. Segurtasun arauhauste bat argudiatu du udalak eta segurtasuna bermatzea baitezpadakoa iduritzen zaigu, noski. Dakigunez, Kafe Antzokiari ere bai.
Gure kulturaren panorama indargean, 1995ean Kafe Antzokia Bilbon sortu izana ekarpen berri eta ezinago garrantzizkoa izan zen. 13 urte hauetan kulturgune oparoa bilakatu da; sustraitu eta irekia, gure kulturarentzako sustatzaile izaki, gure mugetatik harago ere ospea bildu du. Gutariko asko bertan jardundakoak gara eta ozenki azaldu nahi dugu harro sentitu eta sentitzen garela halako kulturgune eraginkor eta enblematikoa Bilbon garatu izanaz.
Horregatik dei egiten diogu Bilboko Udalari, honetaz guztionetaz jabetuz eta segurtasuna bermatuz bezainbat Kafe Antzokiaren eta osagarriak diren ekimenen bideragarritasuna bermatuz, gauzagarri dirudien konponbidea lehenbailehen ahalbideratu dezan. Bilbo eta Euskalherri osoa prestigiatu eta ezaugarritzen dituen Kafe Antzokia, biziko bagara, ezinbestekoa baita kultur nortasunak, sustraiturik eta zabal, mamitzen eta finkatzen ari diren garai erabakior hauetan.
Adierazpena euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta katalanez eskura daiteke hemen (RTF). Kulturgileen atxekimenduak eta adierazpenak jasotzeko:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
eta Kafe Antzokiko kultur Sailaren telefonoa 94 424 61 07 |