| Kafe Antzokiaren itxiera Pasalo saioan |
|
|
|
|
ETB2 kateko Pasalo saioko bideo honetan argi geratzen da Kafe Antzokiaren aforoarena ez dela segurtasun kontu bat: teknikoki posible da bere edukiera legala handitzea eta oztopo bakarra da udal ordenantzek gure ingurua zona saturada dela diotela, udalak ez duelako nahi Albia inguruan gauez jende asko ibiltzea. Danok dakigunez udal ordenantzak goitik behera alda daiteke edo ordenatza horretan mila zehaztapen eta salbuespen egin. Beraz, udal erabaki baten menpe dago Kafe Antzokiari dagokion edukiera aitortzea. |