Hasiera
Kafe Antzokiaren oharra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
logoa

Zigor administratibo bat dela kausa, gaurtik otsailaren 8ra Bilboko Kafe Antzokia itxita egongo dela jakinarazi behar dizuegu. Honenbestez bertan behera geratuko dira tarte horretan programatuta genituen kultura ekitaldi zein ostalaritza zerbitzu guztiak.

Denbora horretako ekitaldietarako erositako sarreren itzulketa nola bideratuko dugun jakinaraziko dugu datozen egunotan.

Gure gogo eta asmoetatik kanpoko arrazoiak dira ixtera behartu gaituztenak, beraz, egoera ulertu eta eragozpenak barkatuko dituzuela espero dugu. Informazio eta gogoeta sakonagoa plazaratuko dugu datozen egunotan gai honen inguruan. Otsailaren 9an, berriz irekita eta ohiko zerbitzuak eskaintzen aurkituko duzu Kafe Antzokia.

Laster arte, Kafe Antzokiaren lagunok

 

Euskal topagunea Bilbon

  • Euskalgintzatik sortutako proiektua
  • Bilbo erdian, ghettoak gaindituz
  • Euskal adierazpideak bultzatuz
  • Gureari eutsiz kanpokoari irekia

 

Negozio pribatua?

  • Ekimen kooperatibotik abiatua
  • Nork bere soldata bakarrik
  • Irabazi guztiak proiektuetara
  • Langileentzako soldata duinak
  • Euskarazko ekimen defizitarioak lagunduz

 

Dimentsio kulturala

  • Askorentzat lehen kontaktua euskararekin
  • Bilboren izena munduan sustatuz
  • Ehunka kultura ekitaldi urtean
  • Eredugarria beste zenbait herritan
  • Udalaren inolako laguntzarik gabe

 

Segurua

  • Atezainak gauetan
  • Jende kopuruaren kontrola
  • Segurtasun ikuskatze guztiak gaindituta
  • Jendeen sartu-irtenak bideratuz
  • 13 urteko ibilbide garbia