Datozenak
 
Hasiera
Kafe Antzokira datozenak

afitxa

 
Atoan! argitaletxea aurkezten
Osteguna, 2011(e)ko abendua(r)en 01-(e)an 13:15etan

Gaur aurkeztu da jendaurrean Atoan! argitaletxe euskalduna Bilboko Kafe Antzokian. "Euskara errazean" bilduma eta bertan lau liburu aurkeztu ditu Zenbat Gara elkartearen ekimenez sortutako argitaletxe berriak: Ehuneko ehun, Hego Itsasoetako ipuinak, Lurtarrak eta Maggie, kaleko neska bat, denak euskara ulerterrazean idatziak, euskara ikasten ari direnek aparteko zailtasunik gabe irakurri eta ulertu ahal izateko. Imanol Berriatuak bere garaian abiatutako bidean, "Euskara errazean" bildumak erraztu nahi dio irakurleari euskaraz irakurtzen hastea, zenbait elementu erabiliz:

  • Irudi eta argazki ugari, testua arindu eta errazago ulertzeko
  • Literatura egokitua, euskaraz gustura irakurtzen hasteko
  • Testu osagarria, gai nagusia girotu eta kokatzeko
  • Ahozko lanketa, gaiaz pentsatu eta hitz egiteko
  • Hiztegi lagungarria, kontakizuna oztoporik gabe irakurtzeko
  • Liburu bakoitzak zailtasun maila ezberdina du (Europako erreferentzia markoaren arabera)

Etorkizunean, bilduma honetan goiburu berriak argitaratzeaz gain, eduki interesgarria, kritikoa edo eraikitzailea izango duten bestelako liburuak ere ateratzeko asmoa du Atoan! argitaletxeak, jakintza, literatura edo gogoeta arloetakoak. Informazio gehiago eta eskabideak egiteko modua aurkituko duzue egunotan Atoanen webgunean eta, noski, Durangoko Azokan, urtero bezala Zenbat Gara elkarteak ipiniko duen erakustokian ere bai.

 
Kafe Antzokiaren tailerrak
Asteartea, 2011(e)ko urria(r)en 25-(e)an 19:52etan

Posterra handiago ikusiKontzertuak, prentsaurrekoak, kultur ekimenak, kantagintza, dantza ganbara, bertso ekitaldiak, bazkari-afariak, elkartasunezko jaiak… Eta horiez guztiez gain, Kafe Antzokiak orain tailerrak antolatu ditu bilbotar guztiontzat.

Tailerra, gure hizkuntzaren senetik ulertuta, elkarrekin zerbait egiten den jarduna da. Formakuntza zein ludikotasuna lantzeko bitarteko eta tresna; tailerra giza taldeak osatzen du gidari baten laguntzaz, eta bakoitzak dauzkagun gustuak lantzeko esparrua irekitzen digu.

Gure Bilbo honetan milaka asko gara euskararen komunitatea osatzen dugunok eta gure aisialdia, lagun artekoa, prestakuntza, garapena, bizimodua azken finean, euskaraz egiten dugunok. Egoera horri erantzutera dator Kafe Antzokiak antolatutako tailerren ekimena.

Kafe Antzokiak astean zehar mota guztietako tailerrak burutzeko gunea sortu du. Azaroaren 3an hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango dute eta, bukatu ostean, beste batzuk egin ahal izango dira. Informazio gehiago eta izen-ematea Zenbat Gara elkartearen bulegoan (4. solairua) edo 94 423 75 91 telefonoan.

Gehiago irakurri...
 


1. orrialdea. Guztira: 2 orrialde
Bannerra

Agendako egutegia

<<  Otsaila 2012  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  5
  612
1319
2021
2728    

Twitter oharrak

Facebook


Nabarmenduak

Bideoa

Babesleak


Atal finkoak

Sample image Lagun Artean Kantari - Kantagintza saio irekia, nahi duen orok esku hartzeko.
Sample image Urbeltzen Dantza Ganbara. Euskal dantza saio irekia denok dantzatzeko
Sample image Kurkuluxetan Umegunea. Igande arratsaldeetan haurrentzako ekitaldiak

Euskal topagunea Bilbon

  • Euskalgintzatik sortutako proiektua
  • Bilbo erdian, ghettoak gaindituz
  • Euskal adierazpideak bultzatuz
  • Gureari eutsiz kanpokoari irekia

 

Negozio pribatua?

  • Ekimen kooperatibotik abiatua
  • Nork bere soldata bakarrik
  • Irabazi guztiak proiektuetara
  • Langileentzako soldata duinak
  • Euskarazko ekimen defizitarioak lagunduz

 

Dimentsio kulturala

  • Askorentzat lehen kontaktua euskararekin
  • Bilboren izena munduan sustatuz
  • Ehunka kultura ekitaldi urtean
  • Eredugarria beste zenbait herritan
  • Udalaren inolako laguntzarik gabe

 

Segurua

  • Atezainak gauetan
  • Jende kopuruaren kontrola
  • Segurtasun ikuskatze guztiak gaindituta
  • Jendeen sartu-irtenak bideratuz
  • 16 urteko ibilbide garbia
viagra sale | viagra free pills | sex videos | viagra without prescription | viagra 100 mg | free viagra | viagra cheap | Purchase viagra | information viagra | buy viagra online