Hasiera Agenda Azken hilabeteak
Azken hileotako agendak

Azken hileotako agenden laburpena aurkituko duzu hemen, hile bakoitzean izan direnen aipamena, loturekin. Informazio hau hilabetero banatzen diegu doan e-postaz gure harpidedunoi. Aldiz, datozen ekitaldien agenda ikusi nahi baduzu, egin klik hemen.



Uztaila Kafe Antzokian PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Uda lasaiagoa da Kafe Antzokian, baina komeni da datozen egunotan izango direnak ez ahaztea. Aste honetako Larunbatean (uztailak 9) reggae kontzertua izango dugu Bilbon, Anthony B jamaikarra eta bertoko Chalwa Reggae Band, King Konsul kantari duela. Datorren asteartean (uztailak 12) ska musikara igaroko gara Tokyo Ska Paradise Orchestra taldearekin. Hurrengo asteko asteartean (uztailak 19) reggae gehiago izango dugu Israel Vibration jamaikar talde mitikoarekin eta Tarrus Riley New Yorktar abeslariarekin. Ostegunean (uztailak 21) Micah P Hinson artista amerikarra Tachenko taldea lagun duela Pixies taldearen "Trompe Le Monde" disko mitikoa bertsioneatzen izango dugu. Eurekin Tom Boyle getxoztarrak izango ditugu, beraiek ere bertsio sorta prestatu dute gau honetarako, hainbeste maite duten Galaxie 500 taldearena.

 
Ekaina Kafe Antzokian PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Posterra handiago ikusiBilboko Kafe Antzokian ACT jaialdiak zabalduko du ekaineko egitaraua, ekainaren 1ean, 2an, 3an eta 4an izango baititugu emanaldiak. Asteazkenean udaren hurbiltasuna somatuko dugu Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako hitzorduan Aste Nagusiaren eta Bilboko Konpartsen historia jorratuko baita (ekainak 1).

Hurrengo asteazkenean, hitzaldi sorta berean, Lauaxeta olerkaria izango du hizpide Rafa Rueda musikari eta kantariak (eka. 8). Egun berean, arratsaldez Urbeltzen Dantza Ganbara dantza saio irekiak ikasturteko bere azken saioa egingo du (eka. 8). Ostegunean Noiz jaia izango dugu, NOIZ agendaren lehen urteurrena ospatzeko. Bertan berriki Bilbao Hiria pop-rock lehiaketa irabazitako The Riff Truckers taldea izango dugu, Priscilla funk taldearekin batera. Diskoak jartzen, berriz Planeta Leta Disko Jartzailea izango dugu (eka. 9). Ostiralean bi talde ospetsu izango ditugu The Cynics eta The Godfathers (eka. 10). Lehenengoa Pittsburhg-eko garage talde mitikoa dugu, bigarrena Ingalaterrako rock alternatibo taldea, 1988an Birth, School, Work, Death kantuarekin ezaguna egin zena. Larunbatean Ivan Ferreiro galiziar kantaria bere taldearekin izango dugu Kafe Antzokian Picnic Extraterrestre disko berria aurkezten (eka. 11). Igandean Muzzik Eskolaren jaia izango dugu, hiru igandez luzatuko den jaialdiaren lehen emanaldia (eka. 12) El poder de la sangre de Drácula antzezlanarekin.

Astelehenean Ane Monna, Oskola eta Karramarroi taldearen 10. urteurrena ospatuko dugu emanaldi berezi baten bidez (eka. 13). Igandean Muzzik Eskolaren Jaialdiaren beste emanaldi bat ikusiko dugu (eka. 19), Maribel y la extraña familia eta La dama del alba antzezlanekin. Asteazkenean Udako solstizioa izango du hizpide Xamar irakasleak hitzaldian (eka. 22). Gabriel Aresti euskaltegiko jaia izango dugu ondoren (eka. 24). Igandean Muzzik eskolaren hirugarren emanaldia izango dugu (eka. 26), Las mujeres sabias eta La última noche de carnaval antzezlanekin.

Hileko azken asteartean, urtero legez EHGAM kolektiboak afari-jaia antolatuko du (eka. 28) gay harrotasunaren egunean, eta bertan Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina banatuko dira. Asteazkenan Ron Sexsmith izango dugu (eka. 29), bere taldearekin Long Player Late Bloomer disko berria aurkezten. Ostegunean Javiera Mena txiletar kantaria etorriko zaigu (eka. 30).

Ondarroako Kafe Antzokian, berriz, Kerobia iruinsemeen bisita jasoko dugu larunbatean, Ontziak diskoa aurkezteko, eta DJ Elepunto izango dugu musika jartzen (eka. 4). Hurrengo asteazkenean ipuin musikatua izango dugu, Musika Eskolako ikasle eta irakasleeen eskutik (eka. 8). Ostiralean institutuko ikasleen antzerki emanaldia egongo da (eka. 10). Hurrengo astelehenean ikastetxe publikoko ikasleen antzerki eta jazz emanaldia izango da (eka. 13). Asteazkenean Musika Eskolaren emanaldi berezia egongo da (eka. 15). Ostiralean Ondarruko Sad Town Loosers taldeak Gora Gora Kids-eko musikariak eta Moby Dick handia izango ditu lagun agertokian (eka. 17).

 
Maiatza Kafe Antzokian PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Posterra handiago ikusiBilboko Kafe Antzokian maiatza nostalgiaz hasiko dugu lehenengo ostegunean, Liverpooleko The Cavern Beatles taldearekin, Beatles talde mitikoari gorazarre egiten dion taldeak John, Paul, George eta Ringo hasi ziren kobazulora eramango gaitu (maiatzak 5). Ostiralean Galiziako Luar Na Lubre folk talde ezagunak Solsticio disko berria aurkeztuko digu (mai. 6). Larunbatean reggae eta ska jaia izango dugu Italiako Mr. T Bone eta Bilboko Akatz taldearekin (mai. 7). Igandean, Bizkaiko ikastetxe publikoetako gurasoak biltzen dituen BIGE elkarteak, urtero legez, jaia antolatu du (mai. 8).

Astelehenean XI. Haur Antzerki Topaketak hasiko dira Kurkuluxetan umegunearen eskutik. Emanaldiak izango ditugu maiatzaren 9, 10, 16, 17, 18, 23, 24 eta 30ean. Asteartean Urbeltzen Dantza Ganbara izango dugu (mai. 10). Asteazkenean Popa Chubby rock eta blues kantari eta gitarra jotzaie estatubatuarra etorriko zaigu (mai. 11). Ostegunean The Jim Jones Revue mutil ingelesak eta Las Culebras neska nafarrak izango ditugu rock gau indartsuan (mai. 12). Ostiralean Delafé y las Flores Azules ikusiko ditugu (mai. 13) Vs. las trompetas de la muerte disko berria aurkezten. Larunbatean Zea Mays bilbotarrek Era disko berria aurkeztuko digute (mai. 14).

Hurrengo asteko asteazkenan Lagun Artean Kantari kantagintza saio irekia izango dugu, Anje Duhalderen eskutik (mai. 18). Ostegunean Bilboko Capsula eta Le Noise taldeak izango ditugu, hurrenez hurren In the land of Silver Souls eta Neil Young disko berriak aurkezten (mai. 19). Ostiralean Jaengo Supersubmarina taldea etorriko zaigu, arrakasta izaten ari den pop taldea (mai. 20). Beranduago, Makala & Arka DJak izango ditugu, euren Global Funk Festaren 3. urteurrena ospatzen (mai. 20). Larunbatean Noise on Tours Rock jaialdia izango dugu amerikar talde birekin: AEBetako North Mississippi Allstars (duo) bere hegoaldeko rockarekin eta Kanadako White Cowbell Oklahoma rock gogorrarekin (mai. 21). Igandean Hanoi Rocks taldeko burua izandako Michael Monroe etorriko zaigu, Madrileko Ángeles taldeak lagunduta (mai. 22).

Hileko azken asteazkenean Femi Kuti nigeriar abeslaria etorriko zaigu. Africa for Africa diskoa aurkeztera (mai. 25). Ostegunean Bide Ertzean tolosarrak izango ditugu, Don Inorrez diskoa aurkezteko, Napoka Iria taldeak lagunduta (mai. 26). Ostiralean Udaberri Jaia ospatuko dugu egun osoan Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleekin (mai. 27).

Ondarroako Kafe Antzokian, berriz, Txatanuga Futz Band taldearen buelta ikusiko dugu, Ibilaldiaren inguruan antolatutako ekitaldian (mai. 7). Mursego (Maite Arroitajauregi) eta Napoka Iria bikotearen bisita ere izango dugu (mai. 13). Bi jai egun seinalatu izango ditugu hileon Ondarroan: Antxoa Egune (mai. 14) eta Ibilaldia 2011 (mai. 29). Batean zein bestean giro bikaina espero da eta Kafe Antzokian ere giro horri gure ekarpena egiten izango gara egun osoz.

 
Apirila Kafe Antzokian PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Posterra handiago ikusiBilboko Kafe Antzokian Astelehenean III.Gazte Musika Topaketak hasiko dira (apirilak 4 eta 6), Kurkuluxetan Umeguneak antolatuta, gazteen artean musikazaletasuna bultzatzeko xedez. Asteartean José Gonzalez suediar kantaria etorriko zaigu, MobyDick bakarlari bizkaitarrak lagunduta (api. 5). Asteazkenean Urbeltzen Dantza Ganbara izango dugu, dantzan egiteko saio irekia (api. 6). Ostegunean Nacho Vegas kantari xixondarrak La Zona Sucia disko berria aurkeztuko digu (api. 7). Larunbatean Mamba Beat bilbotarrak egongo dira disko berria aurkezten eta, beraiekin batera, Bartzelonako Monoculture etorriko dira (api. 9).

Hurrengo astelehenean X. Haur Musika Topaketak hasiko dira (api. 11 eta 12). Asteazkenean Deerhunter eta Lower Dens amerikar taldeak izango ditugu (api. 13). Ostegun arratsaldean Bertsolari Gazteen XIX. BBK Bertso Sariketea (api. 14). Gauean Zinemateka Fest jaia izango da, ETB3ko Zinemateka saioak antolatuta, Gora Gora Kids eta Sad Town Losers taldeekin. Ondoren Special J eta Unai Goikolea DJak musika jartzen arituko dira. Ostiralean La Pegatina kataluniarrak izango ditugu Xapomelön disko berria aurkezten (api. 16). Ondoren, berriro Global Funk gaua izango dugu, ohi bezala Makala eta Arka DJekin, baina oraingoan Dj Shantisan austriarra ekarriko dute disko jartzaile gonbidatu moduan (api. 16).

Hurrengo asteko asteartean hileroko Lagun Artean Kantari kantagintza saio irekia izango dugu (api. 19) eta, Aste Santuko etenaldiaren ostean, Potato eta Soweto taldeak etorriko zaizkigu azken ostegunean (api. 28). Ostiralean Kid Koala kanadiar DJ ezaguna eta Bilbon bizi den Travis Flint bideo sortzailea izango ditugu Fant jaialdiaren aurtengo edizioan (api. 29). Larunbatean Dire Straitsen musika maisuki imitatzen duen Brothers In Band taldea etorriko da (api. 30). OHARRA: Aste Santuan gauez zabalduko dugu Bilbon asteazken, ostiral eta larunbatean. Asteburuko menuak zerbitzatuko dira eguerdiz ostegun, ostiral eta larunbatean. Itxita egongo da Kafe Antzokia igandean eta astelehenean.

Ondarroako Kafe Antzokian, berriz, ostiralean Elektro Gaua izango dugu (Freezgroup festival) Sergi Dvitto + Isaac Domenek + Xuban Laiño & Koldo Loira disko jartzaileekin (api. 8). Larunbatean Vendetta talde nafarrak Puro Infierno disko atera berria aurkeztuko digu eta ondoren DJ Nari-k pintxatuko du (api. 9). Hurrengo asteko ostiralean Los Aslandticos andaluziarrek euren flamenko-fusioa ekarriko digute kontzertu akustikoan (api. 15).

 
Martxoa Kafe Antzokian PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Posterra handiago ikusiBilboko Kafe Antzokian martxoa asteazkenean hasiko dugu (martxoak 2) Imperial State Electric suediarrak eta The Small Jackets italiarrak taldeekin, hurrenez hurren rock klasikoa eta hegoaldekoa jotzen duten bi talde. Ostegun gizenean Bide Ertzean tolosarren buelta ikusiko dugu (mar. 3), Don Inorrez diskoa aurkezteko. Ostiralean Gabriel Aresti euskaltegiak bere Inaute Eguna ospatuko du gurean (mar. 4), egunez mozorroak, sketch-ak eta jokoak antolatuz eta, iluntzean, Lisker taldearekin erromeria izango dugu. Biharamunean Bilbon Inauteriak izango ditugu (mar. 5) eta Algara konpartsak bazkariarekin ospatuko du, mozorroen desfilera abiatu aurretik. Larunbat gauean Hamlet taldea izango dugu (mar. 5). Urrezko hiru disko jaso ditu metal talde honek eta hau ospatzeko minibira berezia egiten dabiltza. Igandean The Aggrolites talde ezaguna etorriko zaigu (mar. 6)."Early" delako estiloan reggae doinu tradizionalak, funk musika eta ska doinuak batzen ditu Kaliforniako taldeak.

Hurrengo ostegunean Jarabe De Palo taldearen buelta ikusiko dugu (mar. 10), hile hasieran ¿Y ahora que hacemos? diskoa aterako baitute Joaquín Sabina, Alejandro Sanz, Antonio Orozco eta Carlos Tarque lagun dituztela, euren inoizko diskorik rockeroenean. Ostiralean Txarrena taldeak bisitatuko gaitu (mar. 11). El Drogasen taldea bueltan da Azulejo frío diskoarekin. Gau berean Global Funk festa izango da Makala eta Arka DJekin, oraingoan Italiako DJ Farrapok lagunduta (mar. 11). Larunbatean Vhäldemar taldea izango dugu (mar. 12). Barakaldoko taldeak Metal of The World bere hirugarren lana plazaratu du urtarrilean.

San Patrizio eguna izango dugu hurrengo ostegunean (Lá Fhéile Pádraig irlanderaz) eta, ohiturari jarraituz, Bilboko irlandarrekin batera ospatuko dugu, iaz bezala, Bizardunak taldearen eta Joseba Irazoki gitarra jotzailearen laguntzaz (mar. 17). Ostiralean Christina Rosenvinge kantariak La Joven Dolores disko berria aurkeztuko digu (mar. 18). Larunbatean, Getxoko Smile taldea eta Daniel Merino bakarlaria izango ditugu (mar. 19).

Hurrengo ostegunean Solo Muchachito izango dugu (mar. 24), Muchachitoren bakarkako proiektua Santos de Veracruz margolariak lagunduta. Ostiralean Gabriel Aresti euskaltegiko jaia izango da (mar. 25). Larunbatean Los Coronas eta Arizona Baby taldeak etorriko zaizkigu. Dos bandas y un destino Tour biraren baitan (mar. 26). Igandean Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu (mar. 27) Bilboko Khea Ziater taldearen Gloriaren Kantua antzezlanarekin.

Hilea amaitzeko, Elkano Browning Cream gipuzkoarren bisita izango dugu azken ostegunean (mar. 31). Mikel Azpiroz organo jotzaile donostiarrak, Matt Harding gitarra jotzaile amerikarrak eta Franck Mantegari bateria jotzaile paristarrak osatzen duten hirukoteak Elkano Browning Cream 2 diskoa aurkeztuko digu zuzenean, groove dantzagarriz eta arimaz beteriko lana.

Ondarroako Kafe Antzokian, berriz, Inauteri jaiarekin hasiko gara larunbatean (mar. 5) eta asteartean Inauterietako Play back-a izango dugu (mar. 8). Bertan, maila bitan banatuta, 11 eta 16 urte bitarteko gazteek euren maila erakusteko aukera izango dute.

Hurrengo larunbatean Bizardunak taldea eta Joseba Irazoki gitarra jotzailea izango ditugu (mar. 12). Igandean Hauxe ra paraderu antzezlana ikusi ahal izango dugu (mar. 13), Ibilaldia 2011 kulturalaren barruan.

Hurrengo larunbatean Vomito eta UK Bill taldeak etorriko zaizkigu (mar. 19). Irungo talde mitikoa bueltan da eta bat egingo du Radixu Irratiaren XX. urteurreneko ekintzekin. Igandean Errautsak antzezlana ikusi ahal izango dugu (mar 20). Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain konpainien arteko antzezlan horretan Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira.

Hurrengo larunbatean Une, Zain eta Asmo Txarrak taldeak izango ditugu (mar. 26), lehenengo biek disko berriak dakartzate. Unek bertsio akustikoekin osatutako lana kaleratu du (Akustikoak eta bestelako uneak), Zainek, ostera, estraineko lana (XX. mendeko piratak). Eurekin batera Asmo Txarrak ondarrutarrak izango dira. Hauek ere, grabazio berriarekin (2010). Azkenik, apirileko lehenengo larunbatean (apirilak 2), Patxi Saizek lan berria estreinatuko du Kafe Antzokiko agertokian, Korrika 17 kulturalaren barruan.

 


5. orrialdea. Guztira: 7 orrialde

Euskal topagunea Bilbon

  • Euskalgintzatik sortutako proiektua
  • Bilbo erdian, ghettoak gaindituz
  • Euskal adierazpideak bultzatuz
  • Gureari eutsiz kanpokoari irekia

 

Negozio pribatua?

  • Ekimen kooperatibotik abiatua
  • Nork bere soldata bakarrik
  • Irabazi guztiak proiektuetara
  • Langileentzako soldata duinak
  • Euskarazko ekimen defizitarioak lagunduz

 

Dimentsio kulturala

  • Askorentzat lehen kontaktua euskararekin
  • Bilboren izena munduan sustatuz
  • Ehunka kultura ekitaldi urtean
  • Eredugarria beste zenbait herritan
  • Udalaren inolako laguntzarik gabe

 

Segurua

  • Atezainak gauetan
  • Jende kopuruaren kontrola
  • Segurtasun ikuskatze guztiak gaindituta
  • Jendeen sartu-irtenak bideratuz
  • 16 urteko ibilbide garbia
viagra sale | viagra free pills | sex videos | viagra without prescription | viagra 100 mg | free viagra | viagra cheap | Purchase viagra | information viagra | buy viagra online