Aurresalmenta: 12,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com). Txarteldegian: 15,00 e.
*Partiduko sarrera aurkezten duenak sarrera 12,00 e (soilik takilan).
San Miguel COPA Music Festival 2010
“Pop & Rock” Night
LA HABITACIÓN ROJA (Valencia)
La Habitación Roja Valentziako taldea izango dugu gurean bere disko berria aurketzen “Universal” (2009). Gazteleraz abesturiko indie-rock estiloan izen esanguratsua da beraiena. Los Planetas edota Deluxe moduko taldeen mailan beren abestietan pop melodiak kitarrarekin uztartzen dituzten testu finez osaturiko kantuak jorratuz. Gorakada haundia izan den taldea da La Habitación Roja eta estatu osoan eta kanpo ere hainbat eta hainbat zaletu ditu. Bilbora etorri diren bakoitzean bere kontzertuak gogoratzeko moduak izan dira.
DE PEDRO (Madrid)
De Pedro La Vaca Azul taldeko kantaria den Jairo Zavalaren proiektu berria da. Tucsonen grabatu du disko hau eta bertan Calexico taldeko Convertino eta Burns izan ditu lagun. Abesti hauetan mestizajea ezaugarri nagusia da non desertuko doinuek reggae, rumba, son, salsa eta doinu afrikarrekin bat egiten duten. Lan ederra da eta entzuteko atsegina, Ry Cooder-en izpiritua dario. Jairo aurretik Amparanoia kantariaren taldean kitarrajole moduan aritu izan da, eta honek ere harreman zuzena du Tucsoneko musikariekin, hauek ere Amparanoiaren azken diskoan parte hartu dutelarik.
EventList powered by schlu.net