Hilaren 14 eta 15ean, egun osoan zehar euskaltegiko karrajuan (4. solairuan). Sartzea libre.
Gabonak badatoz eta gure poltsikoak dardarka hasi dira. Urtaro honetan makina bat gauza erosten eta jasotzen ditugu eta gero ez ditugu inoiz erabiltzen. Zer egiten dugu gauza, traste, opari, jostailu hauekin? Pentsatu al duzu inoiz beste inork behar dituela edota erabil ditzakeela? Zenbat Garal elkartean orain urte batzuk horretaz jabetu ginen eta horregatik pentsatu genuen bi urtean behin truke azoka antolatzea. Azokan norberak jada erabiltzen ez dituen gauzak (liburuak, Kdak, arropak, jostailuak, elektrotresnak, irakasleak…) edota eskaini ditzakeen zerbitzuak (masajeak, ilea moztea, musika tresnaren bat jotzea, eskua irakurtzea…) trukatu ahal izango ditu zentimo bat ere gastatu gabe. Txakur txikiak deitu diogun alegiazko monetan gaiak saldu eta besteenak erosi ahal izango dituzu.
EventList powered by schlu.net