Aurresalmenta: 15,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records). Txarteldegian: 18,00 e.
New Yorkeko talde mitikoa berriz bueltatzen da eskenatokietara partaide originalekin.
Scott Kempner: kitarra eta ahotsa (The Dictators)
Eric Ambel: kitarra eta ahotsa (gerora The Yayhoos taldea sortu zuen).
Frank Funaro: bateria (gerora Cracker taldean).
Mani Caiati: baxua eta ahotsa
The Del-Lords New York hiriko taldea da, 1982tik 1989 bitarte martxan izan zen taldea eta The Dictators taldetik zetorren Scott Kempner eta Eric Ambel musikarik sortua. Estudioko 4 disko grabatu zituzten eta beste bat zuzenean. Lan hauetan berezkoa zuten estilo bat garatzea lortu zuten, batetik garai haretan “New American Rock” moduan ezagutzen zen estiloa jotzen zuten, baina beti ere New York hiriak garaian zeukan berezka rock estiloarekin nahastuta. Horrela kostalde bietako eragin musikalak uztartzea lortu zuten, Mendebaldeko cowboy soinuak ekialdeko rock doinuekin. Zenbait kazetarik “Bronx-eko cowboy”-ak bezela bataiatu zituzten.
“Frontier Days” (1984), “Johnny Comes Marching Home” (1986) eta “Bases On A True Story” (1988) diskoak izan dira taldearen lanik esanguratsu eta arrakastatsuenak. “Judas Kiss”, “Cheyenne” eta “River Of Justice” moduko abestiak aurkitu daitezke ospetsuenen artean.
Aurretik The Hot Dogs taldea arituko da, Euskal Herrian dugun rock'n'roll talderik esanguratsuenetarikoa.
EventList powered by schlu.net