Doako sarrera. Emanaldiak 11:00etan eta 19:00etan.
Mikel Arredondok Afrikan zehar egindako bidaia kontatuko digu. Gabriel Aresti euskaltegiko irakasle ohia da, eta betidanik gustatu zaio bidaiatzea. 2003 urtean Kubara joan zen txirrindulaz ibiltzeko asmoz, baina bidaia luzatu egin zen eta hiru hilabeteko bidaia izango zena urte biko abentura bihurtu zen. Hala ere, Afrika ez zuen bisitatu bidaia hartan, agian gehien gustatzen zitzaion kontinentea zelako, eta azkenean 2008 urtean Afrikara abiatuzen. Hasieran, Mikelek bidaia Afrikako ipar-ekialdetik hilabete batzuk besterik ez zela iraungo pentsatu zuen, baina urte oso bat ibili zen Afrikan zehar. Mikelek dioenez, Afrika zentzu guztiekin aurkitzeko Kontinentea da:koloreak, zaporeak, usainak, musika… Ezinezkoa da Afrika bakar bati buruz hitz egin, Afrika asko daudelako, eta bakoitzak beredesberdintasunak dituelako. Hain kontinente handia izanez, izugarrizko aberastasun kulturala dauka, eta bere biztanleen aniztasunak leku ezin hobea bisitatzeko egiten du. Asteazkenean, Mikelek bere esperientzia kontatu eta hain ezezaguna den kontinentearen inguruan hitz egingo digu.
EventList powered by schlu.net