*Kontzertu honetarako sarrera guztiak agortuta daude.
Talde ezezaguna zenean Kafe Antzokian izan ziren, iparraldeko rock'n'roll talde ezberdinen eztanda garai izan zen hura. Urte dexente igaro dira geroztik, orain talde haundia bilakatuta berriz dira gurean.
20 urteko ibilbidearen ondoren Backyard Babies taldea Suediako rock'n'roll talderik haundienetako bat bilakatu dira, ez hori bakarrik, urte guzti hauetan bere musika mundu osoan zehar zabaldu dute. Munduko leku ezberdinetan dituzte jarraitzaileak eta taldeak ez du inolako aurkezpenik behar. Joan den Abuztuan bere seigarren diskoa plazaratu zuten, 90 egunetan zehar grabatu zuten Polar eta Big Island Estocolmoko estudioetan. Bertan beraiekin batera Jacob Hellner ekoizlea aritu zen, besteak beste Rammstein taldearen diskoak ekoiztu dituena. Disko berriaren aurkezpen moduan "Fuck Off And Die" singela aukeratu dute.
“Disko honetan lanean hasi ginen lehen momentutik argi geneukan izenburua "Backyad Babies" izan behar zuela, taldearen izatea hoberen isladatzen duen lana delako. Disko hau guztiz biribila da, rock klasikoko disko batek eduki behar dituen ezaugarri guztiak ditue" dio Dregen taldeko buruak. "Zaletuei gabonak heldu baino lehen opari bat eskeini diegu, opari eder bat. Iraganean disko ezin hobeak egin ditugu, baina lan honekin beste pausu bat eman dugu, beste maila bat igo dugu".
EventList powered by schlu.net