Sarrera 5 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru).
Dejabu Panpin Laborategiaren antzezlanak aurtengo Donostia Antzerki Saria irabazi du. Gure bide galduak Bost aktore eta zuzeneko gitarra doinuekin sortutako antzezlana da. Taldean sortua eta eraikia.
Konpainian ohikoa duten moduan, errealismo magikoz zipriztindutako ikuskizuna da, Euskal Herriko historia hurbila abiapuntu hartuta: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen. Utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da Gure bide galduak. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina.
Informazio gehiago ARGIAko erreportajean.
EventList powered by schlu.net