*LAS ENTRADAS PARA ESTE CONCIERTO ESTÁN AGOTADAS. NO SE VENDERÁN
ENTRADAS EN TAQUILLA EL DÍA DEL CONCIERTO.*
Ateak zabaltzea: 21:00h / Kontzertua: 21:30h
2009ko azaroan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskaini zuten azken kontzertutik sarritan zirikatu dituzte Katamalo atondu zutenak ahaire haiek berriz taularatu zitzaten. Katamalo taldeko sortzaileak beste hainbat egitasmotan buru belarri aritu direlarik, orain arte ezinezkoa izan zaie emanaldirik ganoraz prestatzea. Azaroko biratxohonetan orduko doinuak zein berriak, orduko berbak zein hobeto pentsatutakoak konpartituko dituzte Bihotz Bakartien Klubera hurreratzen direnekin, esker ona kantuen bidez adieraztea baino gauza ederragorik ez dagoelakoan.
Katamaloren 2011ko biran parte hartuko dutenak:
Alex Arregi: Ahotsa eta gitarra
Aintzina Lekue: Bibolina
Gorka Mugarza: Eskusoinua
Gorka Urbizu: Ahotsa eta gitarra
Gotzon Barandiaran: Ahotsa, gitarra, kuatroa eta ukelelea
Itsaso Etxebeste: Baxua
Itziar Castrillo: Saxoak
Karlos Arancegui: Bateria
Nerea Urbizu: Ahotsa, teklatua eta kajoia.
Lan-talde teknikoa:
Haizea Cosgaya: Argiak
Igor Erzilla: Soinua
Jon Aurrekoetxea: Salgaiak
Unai Iturriaga: Afixa
ABAR produkzioak: Produkzio
SOINUEDER: Soinu-azpiegitura
*Udagoieneko Ostera. Topagunea, Euskara Elkateen Federazioaren eskutik.
Ikusi artistaren bideoa:
EventList powered by schlu.net