Sarrera: 5,00 e (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNTXOAK dohainik.
Maddi kostaldeko neska alai bat zen eta bere familiarekin oso pozik bizi zen, baina egun batean Miss Cauliflower erregina zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zen. Asko zen jokoan zegoena: Maddiren ametsak, bere ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan zuen: Pirata bihurtzea!. Baina zer egin dezake berak bakarrik Txerriface kapitaina eta Miss Cauliflower erreginaren kontra borrokatzeko?. Zuek prest zaudete berari laguntzeko? Kantauri itsasoko piratak izan nahi duzue?
EventList powered by schlu.net