Ateak zabaltzea: 21:00h / Kontzertua: 21:30h
Aurresalmenta: 15,00 e (Kafe Antzokia, kafeantzokia.com). Txarteldegian: 18,00 e
4 urte igaro ondoren “Modern Day” diskoa grabatzen Robert Johnson eta Lucky Peterson bueltan dira disko berri batekin Dreyfusen eskutik. Petersonen disko berria “You can always turn around” deitzen da eta Larry Campbell kitarrajolearekin grabatu du. Delta, roots, soul music eta modern classic blues estiloetan murgildu da oraingoan Lucinda Williams, Robert Johnson eta Tom Waitsen eraginpean.
Willie Dixon handiak deskubritu zuen 3 urte zituenean eta 5 urterekin plazaratu zuen bere diskoa. Gerora hainbat musikagilerekin aritu izan da disko ezberdinetan parte hartuz. Bizitza goraberatsua ere izan duen gizona da Peterson; drogak, famili kontuak…
Bilbon aurkeztuko duen disko berria Catskillsen grabatu zuen Woodstockeko hainbat musikarirekin, Larry Campbel (Bob Dylan, Levon Helm) kitarrajolea, Scott Petito, (The Fugs, Mercury Rev, Rick Danko Band) baxujolea eta Gary Burke (Joe Jackson, Shania Twain) baterijole eduki ditu alboan.Blues, soul eta r&b doinuekin gozatzeko aukera izango dugu gau honetan.
Gurean zuzenean honako formazioarekin ikusteko aukera izango dugu:
Lucky Peterson: ahotsa, kitarra, organoa eta pianoa.
Raul Valdes: batería
Mike Nunno: baxua
Tamara Peterson: ahotsa.
Ikusi artistaren bideoa:
EventList powered by schlu.net