Ateak zabaltzea: 20:15h / Hasiera: 20:30h
Sarrera: 10,00 e (Kafe Antzokia). Jaialdirako bonoa: 15,00 e
-20:30: Inaugurazioa.
Ondoren “In-Human on her sleeve” eta “The Miserable Thing” obrak ikusteko aukera izango dugu.
-21:15: Aurkezpenak
-21:30: “Manual básico de cine experimental” obra.
-22:00: Luntxa
-22:30: Anai-Arrebak taldearen kontzertua. Irudikatu dezakezu B serieko beldurrezko film bateko guatekean zuzenean jotzen ari den taldea? Demagun, adibidez, Monster familiaren seriea dela, pertsonai xelebreekin, vintage ukitu nabarmenarekin, baliabide gutxirekin, txatarreroa, eta itxura batean sinpatikoa, baina erabat misteriotsua. Takoidun txanogorritxo ez dabil urrun, mehatxuzko ezpain gorriekin eta neoneko argien azpian arriskua berak sortarazten duela. Otsoa, printzea eta munduko maitale guztiak kontuz ibil daitezela; basoko dantzalekua hemen baita.
"The miserable thing" giza gorputz garaikidearen mendekotasuna, alienazioa eta intentsitateak hausnartu eta azaltzen dituen koreografia da. Amaitu gabeko gertaerak proposatzen ditu, ikuslegoaren irudimena zirikatuz eta berau konpromiso modu desberdinetatik eramanez.
“In human on her sleeve”, giza existentziaren inguruko hausnarketa bat da. Egunero egiten ditugun gauzak erakusteko erabakiaren arrazoiari buruzko galdera bat. Nor da egunez egun azaltzen den pertsona? Ezkutuan dagoena? Gizatiarra?.Giza gabea? edo alderantziz?. Ezkutatzen den horretan mundu berri oso bat dago.
MBCE zinema bizia da. Ikusleak zuzeneko filmazioa ikusiko du. Gorputz-kamara hizkuntzan oinarritzen da lana, aktoreek gailu teknologikoaren tiraniari men egin eta kameraren “frame”aren gorpuztasuna agerraraziz eraikitzen dituzte sekuentziak, gidoia filmatzen ari diren bitarteaZinemaren forma narratiboak eta aldi bakoitzeko plano zirraragarriago eta ausartagoak etengabe bilatzeak aktoreen fisikalitate hau mugako bihurtuko du eta elkarri lagundu, eutsi,bultzatu, bermatu, luzatu, bihurtu beharko diote. Ahaleginok sortuko dute koreografia konplexua. Akzio, jarrera eta teknologiak agindutako mugimenduen arteko dantza.
EventList powered by schlu.net