urria 2002
ondarroan
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31    

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


Ondarroan lo egin nahi duzu? ARRIGORRI Itsas Ostatuan duzu aukera ederra

 
 


4 OSTIRALA 20:30

  • IPUIN IKUSKIZUNA
    KOLDO AMESTOY: "Harriola Marriola"

    Sarrera: 3 euro.

    Koldo Amestoy ipuin kontalariak Euskalerriko mito eta kondairak, asmatutako ipuin eta kontakizunak, kantu eta musikak lantzen ditu. Honakoan "Harriola Marriola" lan berria aurkeztera datorkigu.


6 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Goloka Antzerki Taldea: "Zintzoaren ametsa"

    Sarrera: 5,00 euro LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Zintzoak oso amets polit eta handiak bazituen ere, inork ez zekien bete ahalko zituen... Beharbada, umeen laguntzaz lortuko ditu... Etorriko zinateke berari laguntza eskatzera?
igo


10 OSTEGUNA 20:00

  • BALTSEOA

    Sarrera doan.

    Betiko moduko dantzan egiteko ere -vals, bolero, tango, pasodoble...- Kafe Antzokian une eta gune edukitzea helburuetako bat da, giro jator eta atseginean dantzatzeko aukera eskainiz. Saio denentzat irekia.


11 OSTIRALA 22:30

  • BAR PUERTO
    (Azken Emanaldia, emanaldi berezia)


    Sarrera 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK 2,50 euro.

    Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Josu Zabala eta Kirmen Uribe partaide dituen proiektu interesgarri eta emankorra. Euskal Herri osoan arrakasta lortu ondoren, sorkuntza puntura bueltan. Ondarroan, istorioa kokatzen den lekuan emango diete bukaera emanaldiei. Hasierako idea - poesia, bideoa...- musikarekin batuko dute. Azken kontzertua izango da.
igo


12 LARUNBATA 22.30

  • LA CARRAU

    Aurresalmenta: 5,00 euro. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta Kafe Antzokia). Txarteldegian: 7,00 euro.

    Kataluniako Terrassa herritik datorkigun taldea dugu berau, folk zirkuituan oso maitea eta errespetatua duguna. 9 partaidez osaturiko taldea, dantzarako erritmoak nagusi dira beren musika, mestizaia berezi bat sortuz.


13 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Bihar Txontxongilo Taldea: "Sirenatxoa"

    Sarrera: 5,00 euro. LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Hamaika itsasotan zehar gertatutako abentura ezberdinetan murgilduko gara; halako batean lagun maitagarri batekin topo egingo dugu, "Sirenatxoarekin", eta berarekin batera ur azpiko misterio guztiak ezagutuko ditugu.
igo


17 OSTEGUNA 22:30

  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Sarrera doan.

    Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.


19 LARUNBATA 22:30

  • EKON
    HORA ZULU

    Aurresalmenta: 6,00 euro. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta Kafe Antzokia). Txarteldegian: 8,00 euro.

    Metal doinuak nagusi gurean. Batetik Arrasateko Ekon taldea, doinu indartsu eta modernuekin. Bestetik Granadako Hora Zulu arrakastatsuak.
igo


20 IGANDEA 21:00

  • FERNANDO SAUNDERS

    A: 10 euro (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta Kafe Antzokia) T: 12 euro.

    Luxuzko kontzertua. Baxujoleen artean handienetarikoa dugu SAUNDERS. Egun Lou Reed-en ezker besoa dugu; eta Marianne Faithfull, Jeff Beck, Jimmy Page, Joan Baez edota Steve Winwood-ekin lan egindakoa. Taldearekin zuzenean.


20 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Iparraldeko Azika Taldea: "Kontu Konta Zan"

    Sarrera: 5,00 euro LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Marijane Minaberryren munduan sartuko gara: bertan, argi beltzaren azpian beldarrak, pinpirinak eta emazteloreak elkarrekin aurkituko dira, poesiaz apainduriko abentura batera eramateko. Kukubiltxo taldea, Baionako MVCa eta Garazikus-ek Azika izeneko elkartea sortua dute txotxongiloen ikusgarri poetiko hau egiteko.


23 ASTEAZKENA 21.00

  • LUNA

    A: 12 euro. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta Kafe Antzokia. BILBO: Power Records eta Kafe Antzokia). T: 15 euro.

    New Yorken 1992an sortutako taldea dugu LUNA. "Lunapark" diskoarekin abiatu eta beste bost lan kaleratu zituzten iazko "Live" arrakastatsuaren aurretik. Hamar urteko IBILBIDEAN, "Romantica" du izena aurten argia ikusi duen haien azken DISKOAK. Luxuzko kontzertua ikusteko aukera paregabea Ondarroan.


24 OSTEGUNA 20:00

  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Sarrera doan.

    Dantzen jaia. Nahi duten guztiek parte har dezakete dantzatzeko gozamena berreskuratzeko martxan ipini den ekimenean. Ez da akademiazko mailarik behar, ez eta nahi bere. Lagunarteko giroan dantza egitea da helburua.


25 OSTIRALA 22:30

  • SKALARIAK

    A: 6,00 euro. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta Kafe Antzokia). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK 4,00 euro.

    Ska doinuak nagusi izango ditugu. Skalariak taldea Iruñetik datorkigu. Ondarroara, azkenengo lana "En La Kalle" deituriko aurkezten datoz eta beronekin beren estreineko bideo berria.
   


26 LARUNBATA 22.30

  • BARON ROJO

    A: 10,00 euro. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta K. Antzokia) eta Bilboko K. Antzokian. T: 12,00 euro.

    80ko urteen hasieran sartu ziren buru belarri musika munduan. Geroztik taldearen ibilbidea oso oparoa izan da. Euskal Herrian milaka zaletu dituzte. Ondarroan bereziki ikusteko aukera aparta.


27 IGANDEA 17.00

  • UMEGUNEA
    Hiruki Pailazoak: "Gaztaina Pilonga"

    Sarrera: 5,00 euro. LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Gure pailazoek oporretara joateko plana egina badute, Gaztainari maleta ahaztuko zaio era ezberdinetako egoera barregarriak sortuz, Pilongaren bihurrikeriengatik. Ikus dezagun ea gai diren Haien oporraldia burutzeko!
   
 
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002