Egizu
posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko
HARPIDETZA.
Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu
hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken
orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu
modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan
esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.
Ondarroan
lo egin nahi duzu? ARRIGORRI
Itsas Ostatuan duzu aukera ederra
Abuztuak
31 LARUNBATA 22:30
PARANOIA
Euskeraren eguna
Sarrera: 3 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK
1,50 euro.
Paranoia bertoko talde gazte baina gogotsua dugu. Euren
bigarren maketa atera berri dute, aurtengo otsailean
Musikortan grabatua, baina CD txukunean. Gitarra gogorrek
eta taldearen izenak eman dezaketenaren aurka, musika
nahiko irekia egiten dutela diote Paranoikoek.
5
OSTEGUNA 20.00
BALTSEOA
Doako sarrera.
Betiko moduko dantzan egiteko ere -vals, bolero, tango,
pasodoble...-, Kafe Antzokian une eta gune edukitzea
helburuetako bat da. Hasieran hilean behin izango da
eta, zuzeneko musikariekin edo bestela, giro jator eta
atseginean dantzatzeko aukera eskainiko da. Saioa denentzat
irekia da.
Bixente Martinez, Txarli de Pablo eta Iñigo Egiak
osatzen duten hirukotea duela bi urte sortu zen. Euskal
doinuak oinarrian, inprobisazio, armonia eta garapen
berriak sartzen dituzte musika aberastuz. Iazko urrian
kaleratu zuten Igelaren Banda izeneko diskoa.
12
OSTEGUNA 20:00
LAGUN
ARTEAN KANTARI
Sarrera doan.
Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak
errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.
Baneteuanba Ondarroako rock taldeen artean bizirik urte
gehien daroana da. Aldaketa ugari baina izpiritu bera
mantendu dute. Euren azken lana aurkeztuko dute euren
herrian bertan.
Sortzez madrildarra, EL
MESWY egun New Yorken bizi da eta oso MC mirestua
da hip-hop musikaren munduan. Bere kantek gizartearekiko
konpromisoa islatzen dute. Hilabete honetan kaleratuko
du bere disko berria.
Sevillatik datorkigu flamencoa beste musika batzurekin
nahastu duen talde hau. Armonia eta eskala magikoak,
konpas freskoak. Heterodoxia hau moden gainetik garatu
dute, flamencoaren paloak rockaren gako eskenikoekin
aurkezten dizkigute. Nahasketa horren erakusgarri, heavy,
salsa, pop-a eta Senegalgo musikatik etorritako musikarien
eragina nabaria da lau disko argitaratuta dituen talde
honetan.
Sarrera: 4 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK
2 euro. TOPAGUNEAren
eskutik.
"Goibel etorri naiz, bai, zuei minutu bat baino
ez garela adieraztera; horixe baino ez garela, minutu
bateko existentzia, ez dagoela besterik. Minutu patetiko
eta madarikatu bat". Antzerkiola imaginarioaren
ekoizpena, Anderground-en trilogia osatzen duten hiru
bakarrizketetako bat dugu "Minutu bakarra",
"Ardoaz" eta "Mis rarezas dirias tu"
izenekoekin batera.
27
OSTIRALA 22.30
BENUTS
Doako sarrera.
Munich-etik dator ska musika egiten duen zortzikote
hau, Alemanian famatuenetakoa. Hizkuntza askotan abestuz,
gaua alaitzen dute sekulako martxa emanez. Hiru disko
dituzte kalean, azkena Nutty By Nature izenekoa.
Kubako ekialdetik datorkigu musikari FAMILIA
hau, irlan tradiziorik gehien duena. Bertan son izeneko
musikaren jatorria dago eta berau da hauek maisuki egiten
dutena. Julia Valera birramona 80etan hil zen, 114 urte
zituela, baina harengandik jasotako artea mantendu dute
familian eta haren biloba Felix Mirandak zuzentzen du
egun TALDEA.