ekaina 2002
ondarroan
      1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27. 28. 29. 30.

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


Ondarroan lo egin nahi duzu? ARRIGORRI Itsas Ostatuan duzu aukera ederra

 
 

01 LARUNBATA 22:30
  • AMPARANOIA

    Aurresalmenta: 12,00 E. (Lekeitio: Ganbara. Markina: Iruzubi taberna. Mutriku: Badi bodegoia. Ondarroa: Zurrumurru eta K. Antzokia).
    Txarteldegian: 15,00 E.

    Amparanoia gure artera etortzen den bakoitzean jai giroa eta dantzan egiteko aukera paregabeak nagusitzen dira. "Somos Viento” da bere lan berria; hain zuzen, berau aurkezten dabilela, Ondarroara bere hurbiltzen da.


02 IGANDEA 12:30

  • KANTU ZAHARREN JAIALDIA

    • Ondarroako Akordeoi Taldea
    • Haur Abesbatza
    • Garbiñe Adedaño
    • Maite Idirin.

    Doako sarrera.

    Umeentzat zuzendutako antzerkiaren egun honetan, Txomin Agirre ikastolako ikasleak izango ditugu Ondarroako Kafe Antzokiko taula gainean.
igo


02 IGANDEA 18:00

  • OLGETAN haur jaia
    Taupada Txontxongilo Taldea: "Mari Sorgin"

    Sarrera: 4,00 e.

    Sorgin guztien artean sorgiñik haundiena dugu Mari Sorgin. Jai giroan, gaztetxoenek aukera ezin hobea izango dute Mari Sorgiñen abentura eta desbenturekin gozatzeko.

07 OSTIRALA 22:30
  • TXOMIN ETA URBIL ARTOLA

    Aurresalmenta: 5 E. (Lekeitio: Ganbara. Markina: Iruzubi taberna. Mutriku: Badi bodegoia. Ondarroa: Zurrumurru eta K. Antzokia).Txarteldegian: 6 E. Zenbat Gararen LAGUNAK: 3 E.

    Txomin Artolaren kantagintzaren laburpen bat eskeiniko digute gau honetan. Hau da, Euskal Herriko hainbat poeten olerkiak kantu bilaktuak eta gure kanta zahar eta tradizionalen lore sorta bat.
igo

09 IGANDEA 19:00
  • ANTZERKIA: "Jirafa eta Lehoia"

    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,50 euro.

    Agustin Urtzelai antzerkilariaren zuzendaritzapean gaztediari zuzendutako antzezlan bizi bat: "Ametsak lortu ahal izateko oztopoen aurrean agertzen zaizkigu benetako gogoa eta jokaera”.


12 ASTEAZKENA 20:00

  • BALTSEOA

    Doako sarrera.

    Betiko moduko dantzan egiteak bere -vals, bolero, tango, pasodoble...-, Kafe
    Antzokian une eta gune edukitzea helburuetako bat da. Hasieran hilean behin izango da eta, zuzeneko musikariekin edo bestela, giro jator eta atseginean dantzatzeko aukera eskainiko da. Saioa denentzat irekia da.
igo

14 OSTIRALA 22:00
  • BERTSO AFARIA
    • Sebastian Lizaso
    • Unai Iturriaga

    Sarrera: 15,00 E. Ondarroa: (Kafe Antzokia eta Zurrumurru).

    Euskal Herrian ditugun bi bertsolari haundienetarikoak. Generazio ezberdinen islada.

15 LARUNBATA 22:30
  • SKALARIAK

    Aurresalmenta: 6E. (Lekeitio: Ganbara. Markina: Iruzubi taberna. Mutriku: Badi bodegoia. Ondarroa: Zurrumurru eta K. Antzokia).Txarteldegian: 8 E.
    Zenbat Gararen LAGUNAK: 4 E.

    Ska doinuak nagusi izango ditugu egun honetan. Skalariak taldea Iruñetik datorkigu. Beren azkenengo lana "En La Kalle" deituriko Italian zehar aurkezten ibili ondoren, oraingon Ondarroara datoz beren abesti bizi eta alaiekin.

igo


16 IGANDEA 18:00

  • OLGETAN HAUR JAIA
    Xirula Mirula Taldea: "Kanta Ta Dantzaz Blai"


    Sarrera: 4 e.

    Xirula Mirula taldea giro alaiarekin datorkigu. Igande hoentan ondo pasatzeko aukera berezia eskeintzen digu, batetik kantan egiteko aukera emanez eta bestetik nahi dugun beste dantza egiteko.
 
 


20 OSTEGUNA 20:00

  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Sarrera doan.

Dantzen jaia. Nahi duten guztiek parte har dezakete dantzatzeko gozamena berreskuratzeko martxan ipini den ekimenean. Ez da akademiazko mailarik behar, ez eta nahi bere. Lagunarteko giroan dantza egitea da helburua.


20 OSTEGUNA 12:30

  • ONDARROAKO ITSAS AZOKA
    Bideo emanaldia
    • Petroliera Haven
    • Voices From A Silent World
    • Los Origenes del Mar Rojo
    • Help

    Doako sarrera.

    Ondarroako Itsas Azoka dela eta, itsasoari buruzko bideo sorta eskainiko dugu.

.

 


21 OSTIRALA 12:30

  • ONDARROAKO ITSAS AZOKA
    Bideo emanaldia
    • El Hierro
    • Las Joyas del Mar Caribe


    Doako sarrera.

    Ondarroako Itsas Azoka dela eta, itsasoari buruzko bideo sorta eskainiko dugu.
 
   


21 OSTIRALA 22:30

  • ALBERT PLA

    Aurresalmenta: 12E. (Lekeitio: Ganbara. Markina: Iruzubi taberna. Mutriku: Badi bodegoia. Ondarroa: Zurrumurru eta K. Antzokia).Txarteldegian: 15E.

    Ezaguna da katalandar kantautoreak kanta antzezturako duen dohaia. Bere azken lanean, "Rumbeando", deiturikoan ekinean dihardu probokatzaile, jokalari, bero, zorrotz zein era umoretsuan. Tragikoaz barrez eta komikoaz negarrez.


22 LARUNBATA 12:30

  • ONDARROAKO ITSAS AZOKA
    Bideo emanaldia
    • Missing You
    • Las Joyas del Arrecife
    • Sharks On Their Best Behaviour


    Doako sarrera.

    Ondarroako Itsas Azoka dela eta, itsasoari buruzko bideo sorta eskainiko dugu.
   


22 LARUNBATA 22:30

  • EH SUKARRA

    Aurresalmenta: 5 E. (Lekeitio: Ganbara. Markina: Iruzubi taberna. Mutriku: Badi bodegoia. Ondarroa: Zurrumurru eta K. Antzokia). Txarteldegian: 6 E.
    Zenbat Gararen LAGUNAK: 3 E.

    Erregaitzak dira Eibartar hauek. 5 lan kaleratu zituzten Esan Ozenki zigiluarekin eta seigarren bat grabatu berri dute, Metak zigiluarendako oraingoan. Rock gihartsua, pop eta punk ukituaz eta melodiaz lepo. Berrizen grabatua eta Mikel Gorosabelek ekoitzia.
   


26 ASTEAZKENA 20:00

  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Doako sarrera.

    Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.
   
   


27 OSTEGUNA 20:00

  • HIKA TEATROA: "Ohianaren Legea"

    Sarrera: 6 E.

    "Oihanaren Legea" komedia herrikoi eta esperpentiko honetan, emakume batek bere desilusioaren kronika ironikoa egingo du eta harreman sentimentalen nondik norakoa berrikasteko prozesuan bidaide izango gara.
    Antolatzailea: Emakume Batzordea.
   
   


28 OSTIRALA 22:30

  • EUSKERAZ DIBERTITZEKO "MANERAK"
    Asisko Urmeneta & Kike Amunarriz


    Doako sarrera.

    Hitzaldi-show honen ardatza hizkuntza bera da. Hizkuntzaren alderdi jostari, alai, ezkutu eta harrigarria. Euskarak berak dibertitzeko, barre egiteko, ligatzeko, iraintzeko, trufatzeko dituen ahalmenak.
   
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002