2003ko urtarrila
ondarroan
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1  

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 


Ondarroan lo egin nahi duzu? ARRIGORRI Itsas Ostatuan duzu aukera ederra.

 
 


03 OSTIRALA 22:30

  • KULTUR SHOCK

    A: 6,00 e. (ONDARROA: Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Txarteldegian: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.

    Balkanetatik datorren TALDE benetan berezia dugu KULTUR SHOCK. Beren herriko folk doinuak punk musikarekin elkarlotzen dituzte, miztura horretatik abesti deigarri bezain bereziak sortuz. Beren disko berria “FUCC the INS” deitzen da eta Faith No More taldeko Billy Gould baxujolea aritu da ekoizpen lanetan.


05 IGANDEA 20:00

  • LAGUN ARTEAN KANTARI berezia

    Sarrera doan.

    Kantuan egiteko saio irekia, ostatu giro informalean gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.
igo


10 OSTIRALA 17:00

  • AHOZKOTIK IDATZIRA
    • Kirmen Uribe
    • Unai Iturriaga
    • Gorka Ostolaza
    • Maddalen Lujanbio
    • Peru Aranburu

    Sarrera: 5,00 euro LAGUNAK: 2,50 euro.

    Gau berezia Kafe Antzokian. Idazle bat eta besteak beste bertsolari bi. HIrurak gazteak. Zer gertatuko da? IBILALDIAren eskutik.


12 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Txan magoa

    Sarrera: 5,00 euro LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Txan magoarekin magia ikusteaz gain barre algarak egiteko aukerak izango ditugu; oraingoan joko berriak ekarriko dizkigu eta beti bezala ez dugu jakingo noiz den ilusio eta noiz errealitatea. IBILALDIAren eskutik.
igo


17 OSTIRALA 22:30

  • IDI BIHOTZ

    A: 3,00 e. (ONDARROA: Kafe Antzokia eta Zurrumurru). T: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,50 euro.

    Bilboko heavy talde arrakastatsu eta era berean ospetsua dugu Idi Bihotz. Beren laugarren diskoa “Amaigabe Berria” estreinez aurkezten arituko dira gurean. Heavy doinuak indartu eta era berean Eskandinabia aldetik datorren rock gogorrean oinarritu dituzte beren abesti berriak.


18 LARUNBATA 12:00

  • "TXAPEL BETE BERTSO"

    Sarrera doan.

    Bizkaiko bertsolari gazteek elkarlanean martxan jarritako ekimena da "Txapel bete bertso". Ekimen honen baitan, bizkaiko geometriako edozein puntutan formatu sinpleko hainbat eta hainbat saio antolatuko dira hurrengo hilabeteetan, Ondarruko Kafe antzokia lehengokotariko bat izango dugularik Antolatzailea: Lea Artibaiko bertso eskola.
igo


18 LARUNBATA 22:30

  • PANTXOA TA PEIO

    Sarrera: 12,00 euro. (ONDARROA: Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 6,00 euro.

    Euskal kantagintzan puntako artistak. Disko berrian Lapurdiko kantu zaharren bilduma eskaintzen digute bikote ezagun honek. Mixel Ducau musikaria izan dute ekoizle lanetan. Ondarroa herrira bueltan datoz Pantxoa eta Peio beren abesti esanguratsuak jendearen aurrean abesteko.

24 OSTIRALA 22:30
  • BIDE ERTZEAN

    A: 4,00 euro. (Kafe Antzokia eta Urretxindorra). Txarteldegian: 5,00 E.
    Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,50 euro.

    Gaztelupeko HOTSAK zigiluko pop doinu finak BIDE ERTZEANen eskutik, “Maite Out” lan berria aurkezten.
igo


25 LARUNBATA

  • Nafar Astea
    • Kalejira:
    Donibaneko erraldoiak, Lodosako Dantzariak, Aurizberriko Fanfarria (12:00)
    • Herri bazkaria (12,00 E)
    Arrigorri Itsas Ostatuan (14:00)
    • Nafarroako Kantuzale Elkarteko Gazteak eta Antsobiko Buhameekin dantzaldia (17:30)
    • Behenafarroako Ozke taldea (22:30)

    Sarrera: 3,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 1,50 euro.

    Nafarroari eskainitako astea hasiko dugu gaurko egunez. Bilbon iaz arrakasta handiz egin genuen kalejira eta osteko ospakizunak aurten Ondarroan izango ditugu.


26 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Sambhu Pailazoak

    Sarrera: 5,00 euro. LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Malabareak, akrobazia, monozikloa, kontotsionismoa,... zailtasun handiko ariketak. Umorea ere ez da faltako ikuskizun osoan zehar.


31 OSTIRALA 22:30

  • PAKO ARISTI ETA MIKEL MARKEZ

    Sarrera: 5,00 euro. (ONDARROA: Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,50 euro.

    Urteari errepaso bat ematea helburu. Musika eta letrak batuz, hotsak eta hitzak hartuz, umorea, kritika, samurtasuna eta ironia; herrialde askotan egiten den antzerki herrikoiaren generoa ekarriko digute. IBILALDIAren eskutik.

OTSAILAK 1, LARUNBATA 22:30
  • ILEGALES

    A: 8,00 euro. (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). T: 10,00 euro.

    Espainiako rock musikan talde garrantzitsua dugu ILEGALES. Orain dela pare bat hilabete hogei urte bete ditu taldeak eta zuzeneko abestiez osaturiko bilduma bat plazaratu dute, hain zuzen Oviedo hirian grabatua. Aspaldiko partez Euskal Herrian ditugu, gurean, urtarrilaren 31an Bilbon eta otsailaren 1ean Ondarroan.
 
   
 
 
   
 
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002