otsaila 2003
ondarroan
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 


Ondarroan lo egin nahi duzu? ARRIGORRI Itsas Ostatuan duzu aukera ederra.

 
 


01 LARUNBATA 22:30

  • ILEGALES

    A: 8,00 euro. (ONDARROA: Kafe Antzokia eta Zurrumurru.).
    T: 10,00 euro.

    Estatu espainiarreko rock musikan talde garrantzitsua dugu ILEGALES. Orain dela pare bat hilabete hogei urte bete ditu taldeak eta zuzeneko abestiez osaturiko bilduma bat plazaratu dute, hain zuzen Oviedo hirian grabatua. Aspaldiko partez Euskal Herrian ditugu, gurean, Bilbon eta Ondarroan.


07 OSTIRALA 22:30

  • JOUSILOULI
  • BAD F-LINE

    A: 5,00 e. (ONDARROA: K. Antzokia eta Zurrumurru). T.: 6,00 e. LAGUNAK: 3,00 e.

    "Terrorista" deitzen da Jousilouli talde Lezotarrak kaleratu duen beren bigarrengo diska. Metal doinuak, probokazioa eta rock gogorra. Bestetik Bad F-Line, talde interesgarri eta bizia, doinu industrialak, techno musika, programazioak, samplerrak, egungo musikan murgiltzen dakien taldea.
igo


09 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Deabru Beltzak: "a,e,i,o,u"

    Sarrera: 5,00 euro. LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Bokalak ez dira bakarrik margotuta dauden irudiak, pertsonaia bizidunak badira ere. Egunen batean esnatu eta umeei bisita egiten diete. Beraien historia kontatu, beraien abestiak kantatu eta batez ere umeekin jolastera etorri dira. IBILALDIAren eskutik.


13 OSTEGUNA 21:00

  • IRAK-eko diapositiba emanaldia

    Sarrera doan.

    Komunikabide guztiek mendebaldearen arreta Iraken gainean jarri dute. Lehenengo zibilizazioak lurazalean ikusi zituen lurraldea, zibilizazioaren etsai nagusia ei da eta Iraken aurkako oihuak entzuten dira. Baina nor da zibilizazioaren benetako etsaia?
igo


14 OSTIRALA 20:00

  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Doako sarrera.

    Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz ostatu giro informalean eta Anje Duhalderen laguntzarekin.


15 LARUNBATA 22:30

  • ASGARTH

    A: 4,00 euro. (ONDARROA: Kafe Antzokia eta Zurrumurru). T: 6,00 euro.

    Añorgako heavy talde arrakastatsua dugu Asgarth. Disketxez aldatu eta Gor nafar zigiluarekin plazaratu dute berri dute “III” deitzen den lana. Kitarra arinak, melodiaz beteriko ahotsak eta doinu gogorrak nagusi dira talde honen kantuetan. Talde arrakastatsua euskal heavy munduan.
igo


16 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Alberto Magoa

    Sarrera: 5,00 euro. LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Malabareak, akrobazia, monozikloa, kontorsionismoa,….zailtasun handiko ariketak. Umorea ere ez da faltako ikuskizun osoan zehar.

23 IGANDEA 21:30
  • JAI ALAI KATUMBI EXPRESS. Sarrerak agortu dira.

    Sarrera: 8,00 euro (ONDARROA: Kafe Antzokia eta Zurrumurru. BILBO: Kafe Antzokia).

    Jaia, auzoa, ibilbidea... Euskal Herritik Katumbiraino ibilbide musikal bizi batean. Motor ugari dituen trena. KORRIKA Kulturalaren eskutik. Sarrerak agortu dira.
igo
 
 
 
 
 
   
 
 
   
 
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002