2002ko abendua
ondarroan
          1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 


Ondarroan lo egin nahi duzu? ARRIGORRI Itsas Ostatuan duzu aukera ederra.

 
 


01 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Poxpolo, Mokolo eta Konpania Pailazoak

    Sarrera: 5,00 euro LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Pailazo hauen bihurrikeriekin barre algarak egingo ditugu lehertu arte; batzuetan seriotasun piska bat azaltzen badute ere, gauza bat argi gelditzen da: bata zein bestea bi alproja galanta direla.


04 ASTEAZKENA 20:00

  • ANTZERKIA: "Ikutuz Ikutu"

    Doako sarrera.

    Pikor Teatro Arabako antzerki konpainiak "Ikutuz Ikutu" obra aurkezten digu. Berton komedian murgildurik IESA eta sexuaren arteko erlazioak azaltzen dizkigu, orotara bi gaien inguruko erreflexioa planteatzen dutelarik. Antolatzailea: LEA ARTIBAIKO AMANKOMUNAZGOA.
igo


08 IGANDEA 17:00

  • IBILALDIKO JAIA
    Zirko Ttipia: "Txalozirkus"

    Sarrera: 5,00 euro LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Zirko berezi honetan antzerkia ikusteko eta musika entzuteko aukera izateaz gain, malabareak, mazak, monozikloak eta era askotako ikuskizun majikoez baliatuko gara. IBILALDIAren eskutik.


10 ASTEARTEA 20:00

  • GIZA ESKUBIDEEN EGUNA

    Doako sarrera.

    1948ko abenduaren 10ean ONUko bileran Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zen eta bertako estatuek aldarrikapen horren aldeko konpromesua hartu zuten. Hala ere, estatu askok eskubide horiek urratzen dituzte. Antolatzailea: ONDARROAKO UDALEKO Giza Eskubideen Batzordea.
igo


11 ASTEAZKENA 20:00

  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Sarrera doan.

    Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.


13 OSTIRALA 22:30

  • GARI

    A: 8,00 euro. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta K. Antzokia). T: 10,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 euro.

    Berriz bueltan dugu Gari. Bilboko Kafe Antzokia leporarte bete eta sekulako kontzertua eman ondoren, bertan grabatutako diskoa atera du GARA egunkariaren bitartez. Orain zuzenean ikusteko aukera.
igo


15 IGANDEA 17:00

  • UMEGUNEA
    Bederen 1 Antzerki Taldea: "Titibiliti"

    Sarrera: 5,00 euro LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Xirula lo dago eta aspalditik ez da bere soinua entzuten. Bapatean lau galtzagorri agertzen dira eta jolasean hasten dira; halako batean horietako batek xirula hartzen du eta esnatu egiten du.


15 IGANDEA 19:00

  • DOKUMENTALA: "Urtebete itsasoan"

    Sarrera: 3,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 1,50 euro.

    Dokumental berezia egun honetarako. Itsasoa eta gizona, urte beteko egonaldia itsaso zabalean. Zuzeneko musikak lagunduko du dokumentalaren proiekzioa.
igo


18 ASTEAZKENA 21:30

  • PAUL ORTA & TONKY BLUES BAND

    A: 8,00 e. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta K. Antzokia). T: 10,00 euro.

    Blues munduan izen haundia duen artista da Paul Orta, ZUZENEAN ikaragarria. Texasen jaioa eta bertan zein Luisianan bluesaren artean garatua. Berarekin Tonky Blues Band madrileko talde ospetsua arituko da.


19 OSTEGUNA 20:00

  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Sarrera doan.

    Dantzen jaia. Nahi duten guztiek parte har dezakete dantzatzeko gozamena berreskuratzeko martxan ipini den ekimenean. Ez da akademiazko mailarik behar, ez eta nahi bere. Lagunarteko giroan dantza egitea da helburua.


20 OSTIRALA 22:30

  • IPARRALDEKO JAIA
    Belardi musika Taldea

    Sarrera doan.

    BELARDIren kanta sorta, gaurko euskal olerkari eta musikagile batzuen obrek, eta abesti herrikoi birharmonizatuek osatzen dute. Musikariak Txomin Heguy, Maialen Estecahandy, Frantxua Cousteau eta Karlos Jimenez dira. Antolatzailea: ONDARROAKO UDALA.


21 LARUNBATA 22:30

  • RUPER ORDORIKA

    A: 6,00 euro. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta Kafe Antzokia). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.

    Arrakastaren muturrean dugu RUPER ORDORIKA oñatiarra. "Hurrengo Goizean" diskoa plazaratu eta musika munduko egunkari eta aldizkariak bat egin zuten lana goraipatzeko orduan. Rockaren ikuspuntu pertsonala eta oinarri sendoak hartuz entitate propio bat ematen dio bere obrari. Guztiz gomendagarria IBILALDIAren eskutik.


22 IGANDEA 12:30

  • BIZKAIKO BERTSOLARI GAZTEEN SAIOA

    Doako sarrera.

    Antolatzailea: ONDARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA..
   


22 IGANDEA 17.00

  • UMEGUNEA
    Elbi Sabeliztuna

    Sarrera: 5,00 euro. LAGUNTXOAK: 2,00 euro.

    Elbi Sabelhiztunarekin tankera anitzetako pertsonaiekin batera barre algarak egingo ditugu. Hamaika ahots ezberdin hamaika egoera ezberdinetarako. Txantxa eta adar jotzez beteriko saio ikusgarria iksuteko aukera paregabea izango dugu!


22 IGANDEA 19:0

  • GABONETAKO DANTZA EMANALDIA
    Ondarroako Ballet Eskola

    Sarrera doan.

    Ondarroako Ballet Eskolak antolaturik egun honetan bertako ikasleen dantza emanaldia ikusteko aukera paregabea izango dugu.
   


26 OSTEGUNA 20:00

  • BALTSEOA

    Doako sarrera.

    Betiko moduko dantzan egiteko ere -vals, bolero, tango, pasodoble... Kafe Antzokian une eta gune edukitzea helburuetako bat da, giro jator eta atseginean dantzatzeko aukera eskainiz. Saio denentzat irekia.
   


27 OSTIRALA 22:30

  • SORKUN
  • KOKEIN

    A: 4,00 euro. (LEKEITIO: Ganbara. MARKINA: Iruzubi taberna. MUTRIKU: Badi bodegoia. ONDARROA: Zurrumurru eta K. Antzokia). Txarteldegian: 6,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.

    Kashbad taldeko Sorkun bakarkako lana aurkezten. Bestetik Eibarko taldea, Kokein, hauek ere diska berriarekin.
   
   


28 LARUNBATA 20:00

  • PIZTIAK
  • PARANOIA
  • JONNY GERRIWELT & FUCKING BASTARDS
  • PATER NOSTER
  • ASMO TXARRAK
  • KRISTON ATXURRE
  • TRIPI-TRAPU
  • HAZUR BALTZAK
  • ENBOR
  • DEUS EZ
  • GOMINOLS
  • UHF
    Ondarroa rock

    Sarrera doan.

    Ondarroako rock talde guztiak batzeko ekimena. Antolatzailea: ONDARROAKO UDALA (Gazte Batzordea).
   
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002