2009ko maiatzak 29, Ostirala
Ondarroa: Lor + Laia
Sarrera: 6,00 e (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Txarteldegian: 8,00 e. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 e
Elorrioko Lor taldeak denbora dexente eman du ixilean. Tarte horretan euren hirugarren iraupen luzeko lana prestatzen ibili dira (Rock terapia). Aurreko hilabete amaieran kaleratu zuten, eta oraingoan gurean aurkeztuko dute.
Laia, 2006 ko apirilan sortutako taldea da. Hasiera baten Juanmi (NOK taldeko kitarra), Ander (MUTED taldeko baxujolea), Igor (SUKERT taldeko guitarra) eta Bernat (ez zuen behar talderik, ona zan eta kitto) batu ziren, mungiako institutoko jai interkulturalean parte hartzeko asmoarekin (soilik), baina hain gustora gelditu zirenez aurrera jarraitzea erabaki zuten.
2009ko ekainak 6, Larunbata
Ondarroa: Gau elektronikoa
Sarrera doan
DJ Xuban, DJ Koldo, DJ Khris Rios, DJ Jurgi eta DJ Olaizol
Kafe Antzokiak zazpi urte bete zituen apirilean baina urte horietan guztietan musika elektronikoak leku txikia izan du gurean. DJ Xuban eta DJ Koldo ondarrutarrak ezagunak dira herrian zein herritik kanpo esparru horretan egiten duten lanagatik. Euren gaitasuna erakusteko aukera izango dute oraingoan.
2009ko ekainak 11, Osteguna
Ondarroa: Institutuko ikasleen antzerkiak
Doako sarrera
"Neskak, mendia eta beste guztiak" (Nastosuk taldea) eta
"Urtean behin" (Moskitxuk-maxan taldea).
Antolatzailea: Institutuko guraso elkartea. Laguntzailea: Ondarroako Udala.
2009ko ekainak 12, Ostirala
Ondarroa: Zaldupe eskolako ikasleen antzerkia
Doako sarrera
“Auzokideak erasora” (Lantzoik taldea) eta
“Trenaren zain, ikus daitezkeen gauza guztiak” (Onenak taldea).
Zuzendaria: Marisa Martinez. Antolatzailea: Ondarroako Eskola Publikoko Hondar-Ahua guraso elkartea. Laguntzailea: Ondarroako Udala.
2009ko ekainak 17, Asteazkena
Ondarroa: Unanue Udal Musika Eskolaren ikasturte bukaerako kontzertua
Doako sarrera
Pedro Maria Unanue musika eskolako ikasle eta irakasleek urtean ikasitakoa jendaurrean erakutsiko dute urtero egiten duten legez. Akordeoi, ahots gozo, bateria zein gitarra elektrikoek lekua izango dute oholtza gainean.
2009ko ekainak 18, Osteguna
Ondarroa: Txomin Agirre ikastolako ikasturte amaierako jaialdia
Doako sarrera
Abestiak, antzezlanak, koreografia, bertsoak, play-backa eta musika taldeak. Txomin Agirre ikastolakoek 2008-2009 ikasturtea agurtzeko modurik politena eta ederrena.
2009ko ekainak 19, Ostirala
Ondarroa: Ondarroako Herri Kultur Suspertzaileen omenezko ekitaldia
Doako sarrera
Iaz hasitako bidea jarraituta norbanako bat eta talde bat omenduko du Herrittarron Udalak. Iaz Zapato Azuleko antolatzaileak eta Bidegain anaiak omendu zituzten. Aurten, zeinen txanda izango da? Antolatzailea: Herrittarron Udala.
2009ko ekainak 26, Ostirala
Ondarroa: HAUXE da PARADERU! (antzerkia)
Emanaldiak 21:00etan eta 23:00etan
Antzezlanaren estreinaldia TRAMAN&BRIX ANTZERKI TALDEAren eskutik.
Sarrera: 4 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru)
Ondarroako antzerki taldeak Aizpea Goenaga eta Elena Iruretak idatzi eta antzeztutako moldaketa eskeiniko digute. Taldeak estreinatzen duen lan honetan, bost eszena eta hainbat pertsonaia aurkituko ditugu. Antolatzailea: Ondarroako Udaleko Berdintasun Saila.
2009ko uztailak 3, Ostirala
Ondarroa: La Gossa Sorda + talde gonbidatua
Aurresalmenta: 6 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Txarteldegian: 8 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4 euro.
La Gossa Sorda taldea Pegon sortu zen 1997ko udan. Handik bi urtera lehenengo kontzertua eman eta pixkanaka gorantza joan den ibilbidea abiatu zuten, herrialde katalanetan Ska-Rock-Folk nahasketan erreferente izan arte eta zuzenekoetan soinu dantzagarria plazaratuz. Egun 60 kontzertu ematen dituzte urtean zehar, baita geurean ere. Nabarmentzekoak dira aurtengo Hatortxurock-en eta Bilboko okupazio egunean emango dituzten kontzertuak eta, nola ez, Ondarroan, gure artean emango dutena ere. Aurtengo uda bukatuta hurrengo diskoaren grabazioa hasiko dute.

