2009ko uztailak 2, Osteguna
Bilbo: Primital
Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30
Sarrera: 10,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com).
"Primital Bells" disko berriaren aurkezpen jaia.
Primital ez da ohiko talde bat, beren zuzenekoak kontzertu-espektakulu bat dira, funk-rock ikutuko opera bat, non eta beste unibertso musikal batzuekin bat egiten duen, kasuan kasu, pop, jazz eta musika elektronikoarekin. Primital taldeak egiten duena gauza bakarra da, sei musikariek bat egiten dute partehartzean, bakoitzarekin ahotsekin koruak eginez, polifoniak sortuaz eta opera baten mailara igotzen diren ahotsen erabilerarekin. Letrak eta koruak hitzek eta soinuek daukaten texturetan oinarritzen dira, entzuleari haratago eramateko balio dutenak. Primital taldeak dakarren ikuskizuna modernoa da, dinamikoa eta entzulegoa harrituta uzten duena. Taldea Santi Ibarretxek sortu zuen eta bertan Luismi Balandrón baxujole aurkitzen dugu, Antonio Vegarekin aritutakoa. Antoni Vega berak ere parte hartu zuen "Primital Bells" disko berri honetan, taldearen bigarrena, bertan "Conversations with my Belly" kantua ingelesez abestuz. Besteak beste Carmen Paris, Hevia edota Antonio Serrano moduko musikariek ere parte hartu dute Santi Ibarretxeren abentura berri honetan.
2009ko uztailak 3, Ostirala
Ondarroa: La Gossa Sorda + talde gonbidatua
Aurresalmenta: 6 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Txarteldegian: 8 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4 euro.
La Gossa Sorda taldea Pegon sortu zen 1997ko udan. Handik bi urtera lehenengo kontzertua eman eta pixkanaka gorantza joan den ibilbidea abiatu zuten, herrialde katalanetan Ska-Rock-Folk nahasketan erreferente izan arte eta zuzenekoetan soinu dantzagarria plazaratuz. Egun 60 kontzertu ematen dituzte urtean zehar, baita geurean ere. Nabarmentzekoak dira aurtengo Hatortxurock-en eta Bilboko okupazio egunean emango dituzten kontzertuak eta, nola ez, Ondarroan, gure artean emango dutena ere. Aurtengo uda bukatuta hurrengo diskoaren grabazioa hasiko dute.
2009ko uztailak 4, Larunbata
Bilbo: The Gories + Oblivians
Sarrera: 22,00 e (Kafe Antzokian, Kafeantzokia.com, info@noiseontour.com , 902 15 00 25 telefonora deituta, Fnac, Carrefour eta Tick Tack Ticket sarean).
The Gories eta Oblivians garage doinuak jorratzen dituzten bi talde historiko dira. Oraingoan, eta elkarrekin kontzertu zenbatu batzuk eskeiniko dituzte Europan. Badira urte batzuk talde bi hauetako kideak proiektu ezberdinak jorratzen hastea erabaki zutela, kasuan kasu, Demolition Doll Rods, The Dirtbombs eta Reigning Sound moduko taldeak. Disko esanguratsuak plazaratu dituzte Goner, Crypt eta In The Red records moduko zigiluetan. Disko haiek bere garaian ez zuten entzulego gehiengoaren arrakasta haundirik lortu, baina bai ostera artista askorentzat disko kuttunak bilakatu ziren. Jon Spencer & Blues Explosion, Jay Reatard, The Delta 72, Atom Rhumba edota The Black Lips moduko taldeak onartu dute talde bi hauen jarraitzaile sutsuak direla eta bere musika egiteko orduan azken hauen eragina oso haundia dela. Askotan suertatu izan den bezela taldeak martxan zeuden bitartean europako musika kazetari batzuengan lortu zuten soilik oiartzuna eta baita Estatu Batuetako musika komunikabideetan ere izan zuten beren lekua, hala ere publiko orokorrak ez zuen jakin disko hauen benetako balio behar bezala apreziatzen. Gaur egun ostera erreferentzia bilakatu dira, garage doinu indartsuak aipatzen direnena berain izenak azaltzea ezinbestekoa da.
En 1989 The Gories taldeak bere lehen disko luzea grabatu zuen "House Rockin'" deiturikoa, Wanghead With Lips eta Fanclub Records zigiluekin. Disko honetan azaltzen den soinua, blues, funk eta punk nahasketa bat, erabakiorra izan zen Detroit hiriko garage eszena zabaltzeko. The Oblivians, The Detroit Cobras, The New Bomb Turks, Lost Sounds eta baita The White Stripes moduko talde esanguratsuek The Gories taldea goreneko erreferentzia moduan daukate, musika egiterako orduan izan duten garapena ezin izango litzateke The Gories taldeak eginiko ekarpena gabe ulertu.
Oblivians garage-punk estiloko taldea dugu, 1993an Memphis (Tennesee) hirian sortua. Taldea hirukote bat da Greg Cartwright, Jack Yarber eta Eric Friedl lagunek osatua. Beraien artean instrumentu ezberdinak tartekatzen dituzte, bai abestuz zein bateria edo kitarra joaz. Zenbait LP eta EP grabatu zituzten, 1998an banatu zirelarik beren azken diskoa grabatu ondoren. Orain kontzertu gutxi batzuk eskeintzeko batu dira.
2009ko uztailak 8, Asteazkena
Bilbo: 4º Bilbao Reggae Roots Festival. Alborosie + backed by Sheng Yeng Clan (Jamaica) + I Eye (Jamaica) + Novato & Mad Muasel (Euskal Herri)
Ateak zabaltzea: 20:30
Kontzertua: 21:00
Aurresalmenta: 20,00 e (Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda (Romo), www.atrapalo.com, brixtonrecords@gmail.com, Streetwarriors kafeantzokia.com). Txarteldegian: 24,00 e
Lau egunetarako abonoa 60 euro
2007an reggae musika erreboluzionatu duen berezko izen bat badago hori Alborosie kantariarena da. Itailian jaiotako kantari gaztea da bera, egun Jamaikan bizi dena, bere musika mundu osoko irrati zerrendetara eramatea lortu du. Albert D'Ascola da bere izena, baina Alborosie bezala ezagun bilakatu da 1977an Sizilian jaiotako mutik gaztea. Laister gailendu zen reggae eszenan musikarako duen gaitasune bereziagatik. Talde ezberdinak osatu zituen beti ere eta gaztetatik musika beltzaren sustraiak bilatuz. 1993an Alborosie kantariak Reggae National Tickets taldea sortzen du, laister sinatu zutelarik BMG diskoetxe multinazionalarekin, Italian izugarrizko arrakasta lortuaz, 2000. urtean plazaratu zuten diskoak 200.000 aletik gora saldu zituelarik, orduan Alborosiek Sunspalsh eta Sumfest moduko jaialdi haundietan jotzen du, jaialdi biak Jamaikan ospatu zirelarik. Bizilekua Jamaikan finkatuta bertako ekoizle, musikari eta reggae kantariekin kolaboratzen hasten da, hala nola nazioarte mailan arrakasta izan zuten bilduma ezberdinetan bere abestiak agertzen hasi zirelarik; reggae musikan azken urteetan irten den kantari arrakastatsuena bezela azalduz.
Burututako kolaborazio ezberdinetan Manu Chao, Beenie Man, Lutan Fyah edota Sizzla moduko kantariak azaltzen dira. 6 urte inguru igaro ondoren disko bat plazaratu gabe orain bere estreinekoa den "Soul Pirate" diskoa atera du. Disko honetan Jamaikan izandako bere bizipenak isladatzen dira eta bertan goi mailako kolaborazioak izan ditu, kasuan kasu, Ky-Mani Marley, Jah Cure eta Luciano entre beste batzuen artean. Baina nazioarteko arrakasta berriki egindako "Herbalist" eta "Kingston Town" abestiek ekarri diote, mundu osoko irratien abesti zerrenda arrakastatsuenetan azaltzen delarik.
Novato & Mad Muasel dancehall musikak eman duen proiekturik berriena eta itxaropentsuena da. Energiaz beteriko estiloa eta dantzara bultzatzen duena jorratzen dute. Bilbon kokatzen den bikotea dugu eta bere lehen diskoa den “Bumclap Teachers” lana kalean dute. Swan Fyahbwoy, Chulito Camacho edota Tres Monos moduko taldeekin aritu izan dira eta baita soundsystem ezberdinetan ere parte hatu dute. Novato mutilak ahotsa jartzen du eta Mad Muasel neskak moldaketa musikalak, sintetizadoreak eta erritmoak lantzen ditu zuzenean. Jende guztiaren ahotan dabilen bikotea ditugu, dancehall estiloan ditugun bakarrenetarikoak direlarik. Zuzenean ikusteko aukera ezin hobea.
2009ko uztailak 9, Osteguna
Bilbo: 4º Bilbao Reggae Roots Festival. Pablo Moses & U Roy backed by The Free People Band (Jamaica) + The Revolutionary Brothers Soundsystem (Euskal Herria) + Aianai Selektah (Euskal Herria)
Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30
Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Brixton records (Romo), Streetwarriors, Power records, atrapalo.com). Txarteldegian: 22,00 e.
La egunetarako abonoa: 60 e
U-Roy (Ewart Beckford, 1932, Jamaica), "The Godfather", "The Originator" goitizenarekin ezagutua, raperoen aita Jamaikatik Estatu Batuetara eta handik Europara eta buelta Afrikara, maisuetan maisu dugu, 30 urte baino gehiago daramatza jamaikar doinuak jorratzen.
The Paragons taldeko John Folt izan zen garai haretan abesti instrumental baten gainetik bere ahotsa errezitatzen entzun zuena, Duke Reid ekoizleari komentatu zion eta honek King Tubby jarri zuen dj moduan. King Tubbyk estudiora eraman zuen grabatzera eta Duke Reid pozarren bertan ikusitako emaitzarekin, aldean zeraman pistola atera eta zapaira tiroka hasi zen.
U-Roy kantariak soundsystemekin eta kaleko diskotekekin daukan harremanak 1961era garamatza, bertan Doctor Dickie´s Sound System doinuen buru azaltzen zelarik. Sir George the Atomic zenaren soundsystemean ere aritu zen U-Roy abesten, eta 1967an King Tubbyren Hi Fi Sound Systemera heldu zelarik. Garai haretan Tubby elektronika doinuetan aditua zen eta aparatu bat egin zuen ahots frekuentziak ezabatu egiten zituena .
Pablo Moses reggae musikaren sortzaile haundienetariko bat dugu. Ospea eta errekonozimendua lortu zituen reggae eszenaren barruan 1975ean "I Man a Grasshopper" kantuarekin, "Revolutionary Dream" diskoan azaltzen zen abestia. Abestiaren izenburuak telebistako Kung Fu telesailari egiten dio erreferentzia eta alkoholiko izandako polizia baten istorioa kontatzen du, zein reggae kantari bilakatzen den.
Pablo Moses Jamaikan aurkitzen den nekazal giroko Manchester hirian jaio zen. Don Prendesekin batera The Canaries sortu zuen. Duke Reid zenarentzako zenbait single grabatu zituen Dodd estudioetan, kasuan kasu, "We Should Be in Angola" abestia. Garaiko reggae musikaririk hoberenen laguntza ere izan zuen, kasuan kasu, Leroy "Horsemouth" Wallace, Tommy McCook, Mikey Chung, Tyrone Doweo, Vin Grodon, Bongo Hermano Dirty Harry, guztia Lee "Scratch" Perryk nahasten zuelarik.
The Revolutionary Brothers Donostiako bi anai dira, Iker eta Unai, musika beltza maite dutenak eta jamaikar doinuak beren oinarri musikalak direlarik. Revolutionary Brothers Sound System proiektuak bere zentrua Donostian dauka eta 2002. urtetik dabiltza proiektu honekin lanean. Kantari ezberdinekin kolaboratzen dute, Dj-ak, Sound Systemak eta taldeekin batera emanaldi musikal eta kulturalak antolatzen. Beren zuzenekoetan jamaikar estilo ezberdinak nahasten dituzte, Ska, RockSteady, Early Reggae, Roots, Dub, Dancehall, New Roots eta Ragga estiloak, Funk, Hip-Hop eta Soul ikutuekin. Guzti hau beraien sesionetan freskotasun eta imaginario haundi burutzen dute, efektu eta sampler ezberdinak erabiliz. Zuzenean dantzara bultzatzen du bere musikak.
2009ko uztailak 11, Larunbata
Bilbo: 4º Bilbao Reggae Roots Festival. The Ethiopians featuring Leonard Dillon backed by Dubtonic Kru (Jamaica) + Dubtonic Kru (Jamaica) + Mr. T Bone & The Young Lions (Italia)
Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30
Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda (Romo), www.atrapalo.com, Streetwarriors kafeantzokia.com). Txarteldegian: 22,00 e
La egunetarako abonoa: 60 e
The Ethiopians taldea lehenengoak izan ziren sustraietatik hurbilen zegoen reggae musika jotzen. Garai batean non Jamaikan soilik hitz egiten zen maitasun kontuez, The Ethiopians taldea eguneroko joan etorrien inguruan hasi ziren abesten, eta baita erlijioarekin zer ikusia zuten gaien inguruan, honek publikoaren artean izugarrizko arrakasta ekarri zien. Leonard Dillon (Jack Sparrow) kantaria buru zelarik, Stephen Taylor eta Aston Charlie Morris batu ziren taldera, zuzenean grabatzen hasi zirelarik Clement "Coxsone" Dodden estudioan. Bertan sortu ziren "Live Good" eta "Owe me no pay me" moduko abestiak Studio One zigilu esanguratsuak plazaratu zituelarik. 1968an Melvin Mellow Red sartu zen taldean, aurrerik Aston Morrisek taldea utzi zuen, eta urte honetan izan zen bere lehen lan luzea plazaratu zutena "Engine 54" izenburupean.
Dillon kantariak aurretik abesti batzuk plazaratu zituen Mento delako estiloan Jack Sparrow izengoitia erabiliz. Dodd estudioak atzean utzi eta Ethiopians taldea Dinamic Studioetan hasi zen diskoak egiten gero WIRL zigiluarekin plazaratzeko, bertan grabatu zutelarik ska estiloan klasiko haundia den "Train to Skaville" eta era berean bere lehen abesti arrakastatsua. 1968an "Everything Crash" abestia grabatu zuten, kantu honetan Jamaican garain bizitzen ari zen egoera politikoa kritikatzen da, uraren eta energiaren murrizketak, zeintzuek sozialki matxinada ugari ekarri zituzten, hala nola, poliziak 31 lagun tiroka hil zituen eguneko gorabeherak isladatzen dira abestian. Gerora "Everything Crash" abestia Prince Buster kantariak ere grabatu zuen. Bestetik "The Whip" abestia ere ezagun bilakatu zen The Ethiopians taldearen diskogintzan. 1969an "Reggae Power" diskoa plazaratzen dute, eta 1970ean "Woman Capture Man". Gerora, 1970 eta 1975 urteen tartean, The Ethipians taldea ekoizle ezberdinekin aritu zen, "No Baptism", "Pirate" edota "Good Ambition" moduko abestiak grabatuz. 1975eko irailean Taylor erahila izan zen, furgoneta batek harrapatu zuen errepidea igarotzen ari zela. Dillon taldearen izenarekin biran dabil egundaino. 1991an bakarkako disko bat grabatu zuen "On The Road Again" eta 90. hamarkada bukaeran talde berri bat eratu zuen, emakumezko koroak sartu zituen Jennifer Lara eta Merlene Webber kantariekin, zeintzuekin, 1999an "Tuffer Than Stone" diskoa plazaratu zuen.
Rocksteady eta ska doinuak bihotzean daramatza Mr. T-Bone italiar musikariak. The Young Lions taldeak lagunduta hurbilduko zaigu Bilbora dantzarako doinu jamaikar biziak ekarriaz. Zuzeneko indartsua eta era berean alaia duen musikari honen azken diskoa, Strictly Live goiburukoa, aurreko Mr. T-Bone sees America bezala, Bizkaiko Brixton Records zigiluak aterako du.
2009ko uztailak 14, Asteartea
Bilbo: Lucinda Williams
Ateak zabaltzea: 20:30
Kontzertua: 21:00
Aforo mugatua.
Aurresalmenta: 40,00 e (Kafeantzokia.com eta www.ticktackticket.com). Txarteldegian: 45,00 e.

Lucinda Williams kantariak goi mailako izena lortu du Estatu Batuetako kantagintzan. Joni Mitchell, Carole King, Emmylou Harris edota Judy Collins-ek hasitako emakume haundien tradizioari lotzen saio kantaria da Lucinda Williams. Emakume hauek, bai konposatzaile zein kantari moduan mundua armonia ederrez bete izan dute, abesti haundiak eginez eta kantagintza haratago eramanez. Beraiek gabe pentsaezina izango zen Estatu Batuetako kantagintzak 70. hamarkadan hartu zuen heldutasuna eta esanguratasuna ulertzea. Urte batzuk igaro ondoren hauen testigantza beste emakume batzuk hartu zuten, baina seguraski inork ez du egin Lucinda Williams-ek egin duen indar eta talentuarekin. Bitxia izan da beronen ibilbidea. 1953an Louisianan jaioa, literatura irakasle eta poeta baten alaba, bere lehen diskoak 1978an eta 1980an grabatu zituen, garain oharkabean igaro ziren lanak izan ziren hauek.
10 urte beranduago izan zen, 1988an "Lucinda Williams" diskoa plazaratu zena, disko honekin publiko zabalago batengana heltzen hasi zen, bertan "Passionate Kisses" abestia azaltzen zelarik, urte batzuk beranduago, 1992an eta Mary Chapin Carpenter kantariaren bertsioak lagunduta Lucinda Williams mundu osoan ezagun egiteko balio izan zuen. Hurrengo pausua era egoki batean eman zuen, 1992an "Sweet Old World" diskoa plazaratuz, musika kritikariak eta publikoak nabarmen goraipatu zutelarik. Baina Lucinda Williams-en benetako konfirmazioa 1998an etorriko zen "Car Wheels on a Gravel Road" abestiarekin, plazaratu zen egun beretik country-rock musikaren abesti klasikoa bihurtu zelarik.
Gerora Louisianako kantaria gaur eguno musikan artista errespetatua bilakatu da, disko ezberdinak grabatu ditu, hiru Grammy lortu ditu eta orain lehen aldiz izango da Euskal Herrian bere lan berria de "Little Honey" aurkezten.
2009ko uztailak 15, Asteazkena
Bilbo: 4º Bilbao Reggae Roots Festival. Tokyo Ska Paradise Orchestra (Japon)
Ateak zabaltzea: 20:30
Kontzertua: 21:00
Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda (Romo), www.atrapalo.com, Streetwarriors kafeantzokia.com). Txarteldegian: 22,00 e
La egunetarako abonoa: 60 e

Tokyo Ska Paradise Orchestra japoniarrak etorriko zaizkigu Tokyotik. 1991n abiatu ziren Japonen oso popularra ez zen musika estiloa jorratzen. Underground-en hasita, laster egin ziren famatu, zuzeneko indartsua duen 10 laguneko banda ikusgarria direlako. Dagoeneko 12 album kaleratu dituzte, azkena aurtengo ekainean argitaratutako Wild peace izenekoa. Skatik abiatuta, rock-etik igaroz jazzerainoko bidea egiten duten musikari iaioak ditugu. Horregatik The Skatalites bezalako taldeen miresmena irabazi dute eta Dub musikaren maisu Dennis Bovell-ek onartu du talde honekin edonoiz eta edonon egingo lukeela lan. Euskal Herrian jarraitzaile ugari dituen talde berriz bueltatzen da bere disko berria aurkeztera.
2009ko uztailak 16, Osteguna
Bilbo: The Dynamites featuring Charles Walker
Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30
Aurresalmenta: 12,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records, Muga taberna). Txarteldegian: 15,00 e.
The Dynamites AEBetako Tennesseen sortutako taldea dugu. 10 musikarik osatzen dute taldea eta Deep Funk eta Soul estiloak maisuki jorratzen dituzte. Taldea bat-batean munduan ezaguna bilakatu da, bolo-bolo dabilelarik beren izena. Taldeko kide bakoitzaren talentua musikari moduan daukaten abeslariaren trebeziarekin bat egiten du. Charles Wigg Walter aspaldiko Soulman kantaria dugu, 60 eta 70. hamarkadetan hainbat disko grabatu dituelarik Decca eta Champion and Chess moduko zigiluentzako. Little Charles & The Sidewinders izenarekin buruturiko grabazioak jarraitzaile ugari izan zituen batipab Ingalaterrako Northern Soul eszenaren barruan. Gerora soul munduan sartuta ibili izan da, azken boladan bere ospea eguneratu egin delarik "Night Train To Nashville" bildumari esker, Nashvilleko Soul eta R&B mugimenduaren inguruan osaturiko bilduma. Honi esker Charles kantariak musikari gazteekin bat egin du talde arrakastatsu hau osatzeko: The Dynamites.
2009ko uztailak 24, Ostirala
Bilbo: Groundation
Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30
Aurresalmenta: 15,00 e (Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda (Romo), www.atrapalo.com, Streetwarriors kafeantzokia.com). Txarteldegian: 18,00 e
Groundation Californiatik datorkigun taldea da, reggae moderno eta gaurkotua jorratzen duen taldea. Taldearen helburua mende honetako sonoridade modernoak sustraietako reggae musikarekin bat egitean dago. “Gure iraganaren berri ez badaukagu ez dogu jakingo gure etorkizuna” lemapean diharduen taldea da Groundation. Taldeak ondo daki reggae musikaren iragana non dagoen eta etorkizunerako bidean doaz. Reggae roots delakoaren esentzia beregain hartzen dute eta jazz eta dub musikarekin uztartu estiloa bera beste maila batera igotzeko. Munduko leku ezberdinetako musika adituek bere diskoen inguruan ezin hobeto hitz egiten dute eta Groundation mundukon reggae talderik errespetatuenen artean kokatzen dute. 1998an Californiako Sonoma hirian dagoen Unibertsitateko Jazz campusean sortzen da da, bertan zeuden Marcus Urani (Pianoa/Teklatuak/Organoa), Ryan Newman (Baxua) eta Harrison Stafford (Ahotsa / Kitarra). 2000. urtean David Chachere musikari batzen zaio taldeari, San Frantzisko hiriko jazz tronpetajolea, eta baita Ipar badiako Kelsey Howard tronbonista. 2003an Mingo Lewis perkusiojolea sartzen da taldean, berau Santa Mingo Lewis perkusiojole ospetsuaren semea delarik. Urte beranduago Jamaica aldetik aire berriak sartzen dira taldean, Kim Pommel eta Stephanie Wallace kantariekin. Azkenik, iaz, 2008ª, Tekanawa Haereiti baterijolea sartzen da, jazz & fussion mundutik datorrena.
GROUNDATION dira:
Harrison Stafford - (ahotsa eta kitarra)
“Iron” Ryan Newman - (baxua)
“King” David Chachere - (Tronpeta)
Marcus Urani - (teklatua)
Jason Robinson - (Saxo, Flauta)
Kelsey Howard - (Tronboia)
Tekanawa Haereiti – (bateria)


