Aurresalmenta: 12,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records, Ticktackticket, BBK). Txarteldegian: 15,00 e.
Momentuko artistarik interesgarrienetarikoa dugu Joe Crepusculo.
Joe Crepusculo izenez ezaguna da Joël Iriarte mutila. Joe Crepusculo izengoitiarekin bere bakarkako ibilbide arrakastatsua egiten dabil. Hiru disko plazaratu ditu, azkena "Chill Out" izenburupean. Tarántula taldeko kidea ere bada, abeslaria eta teklatujotzailea. Ahots sarkorra da berea, texto landuak eta ikuspuntu surrealista bat azaltzen duten istorioak azaltzen dira bere kantagintzan, estetika musikal berezkoa duen laguna. Bere diskoak Creative Commons lizentziapean plazaratzen ditu, dohainik eskura daitezke bere webgunean.
Bartzelona inguruko Sant Joan Despí herriko Las Planas auzoan jaio zen, bere aita Lirones Caretos taldeko kidea izandakoa, musika giroan murgilduta bizi izan da. 90. hamarkadan musika elektronikoa jorratzen ibili zen, gerora proiektu ezberdinetan parte hartu izan du. Berriki plazaratu du bere lan berria, "Chill Out" izenburuarekin. Momentuko artista da, estatuan zehar dauden musika jaialdirik garrantzitsuenetan parte hartu du eta musika komunikabide askotan bere lana goraipatu dute.
Ordua: 21:30