SARRERAK BUKATUTA DAUDE. EZ DA SARRERARIK SALDUKO TAKILAN KONTZERTU EGUNEAN.
Sarrera: 15,00 e (Soilik Kafe Antzokiko barran, internet bidezko salmenta bukatu da).
2009a urte garrantzitsua izan da Delorean taldearentzat. Beste hainbat gauzaren artean berriki Franz Ferdinand taldeari erremix bat egin diote. Urte oparo hau behar den moduan agurtzeko jai berezia antolatu dugu gau honetarako Delorean taldeko lagunekin!.
Lan berria plazaratu dute berriki Mushroom Pillow madrileko diskoetxearen eskutik. “Ayrton Senna” EP euskarriko lana tarteko bide bat dugu beren disko luzea plazaratu aurretik. Disko bat zein uda honetan grabatzen ari diren. Esan behar da momentu honetan Delorean taldea bere ibilbide musikalean une goxoa bizitzen ari dela. Bilakaera bat nabaria da bere musika ulertzeko orduan, honen islada dira beraien zuzenekoak. Baikorrago azaltzen dira, indartsuago, sonoritate landuago baten jabe, argiago… Egun zuzenekorik sendoena duen taldea dugu Delorean, dantzalekura bideraturiko pop eta rock doinuak trebeziaz jotzen dituztelarik.
Taldearen azken berriak erremix-en bidetik datoz Glasser-i egindako erremixaren ondoren –Pitchfork aldizkia ospetsuan ere komentatu zen- El Guinchori egindakoa dator. Lituanian ospatzen den Be2gether jaialditik itzuli dira, bertan Clawfinger, Gogol Bordello eta Roni Size moduko taldeekin aritu direlarik zuzenean.
Zaletuei begira, taldea mixtape bat burutu du erremix ezberdinekin, kasuan kasu, El Guinchoren erremixa, Mystery Jets taldeari eginikoa, Teenagers, Lemonade, Glasser edota The Big Pink taldeei, hala nola Mushroom Pillow zigiluarentzako plazarutiko maxiaren abestiak hemen aurkitu daizteke Internet bidez entzun zein jaisteko: http://yosoyfande.blogspot.com/2009/06/delorean-te-regalan-su-mixtape.html