Sarrera 2 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru)
Hamaika emanalditan elkarrekin aritutako Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin oholtza gainera igoko dira berriz ere. Mezu elektronikoak egungo bizipenen gordeleku hartuta, elkarri igorritakoak hartu dituzte ikuskizun berri honen ardatz gisa, beti ere hitzez eta soinuz apainduta. (bideoa) Teknologia berriek komunikatzeko eran izan duten eragina dela medio, norberaren posta elektronikoa bere bizipen, sentimendu edota gogoeten lekuko bihurtu da. Horretan arreta jarri ondoren, ikuskizun berria irudikatu zuten Kirmen Uribe idazleak eta Mikel Urdangarin musikariak. Gutun Zuria jaialdiaren antolatzaileek gutunaren inguruko emanaldi bat eskatu zietenean bururatu zitzaien ideia. Elkarrekin egindako «Bar Puerto» eta «Zaharregia, txikiegia agian» lanen ondoren, «Internet Kafe» ikuskizun berri honetarako egileek elkarri bidaltzen dizkioten mezu elektronikoak hartu dituzte oinarri (Gehiago). Antolatzailea: Ondarroako Udala
Ordua: 20:00