Aurresalmenta: 12,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com). Txarteldegian: 15,00 e.
Rock indartsua eta energiaz beteriko gaua. Su Ta Gar berriz dira Bilbon.
Su Ta Gar Euskal Herrian egin den rock musikak eman duen talderik esanguratsuenetariko da. Urtea behar bezela bukatzeko 3 kontzertu antolatu dituzte hemendik eta urte bukaerara. Aņorbe, Aginaga eta Bilbo dira aukeraturiko lekuak. Kontzertu berezi hauetan taldeko kide berria den David Zarzosa baxujolea zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Su Ta Gar taldeak 20 urte bete ditu talde moduan, hau ospatzeko "Su Ta Gar 20 urte" bilduma plazaratu dute, digipack euskarriak plazaratu dute eta bi CD eta DVD bat ditu euskarri. Berton joan den abenduaren 26an Durangoko Plateruena aretoan eskeini zuten kontzertua biltzen da. Gau haretan taldearen ibilbide osatzen duten hainbat abesti jo zituzten, garai bateko kantak eta gaur egungo abesti berriak; belaunaldi ezberdinen erakusgarri den taldea da Su Ta Gar. Horrela 20 urtetako ibilbidea 2 ordutan laburbiltzen den lan biribila osatu dutelarik.