2009ko azaroak 28, Larunbata | Ondarroa

Piztiak + Txuma Murugarren

Sarrera: 5 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurrun). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3 euro.

Piztiak taldeak Gabeko kalapitxixak diskoa kaleratu berri du. 13 abesti berri eta orain dela 25 urte TU-K taldearekin sortutako Pornographiaz berezia aurkituko ditugu bertan. Berezia diogu, zeren beharbada Kirmen Uribek idatzitako lehenengoko hitzak dira kantukoak.

Disko eklektikoa argitaratu dute oraingoan. Orokorrean rocka landu arren, abestiak heuren artean oso ezberdin atera zaizkie eta guzti horren emaitza disko borobil-borobila izan da. Besteak beste, Pettik ahotsa jarri du hiru abestitan, eta diskoa aurkezteko estraineko zuzenekoan eurekin egongo da. Gainera, ez da Piztiakekoekin agertokian izango den lagun bakarra. Izan ere, gaua hasteko Txuma Murugarrenek sarrera berezia egingo dio kontzertu-jaialdiari.

Taldeko teknikari Jose Lastrak izango du kontrolen ardura, eta era berean, Josu Eizagirrek egindako bideo proiekzioekin osatuko dute ikuskizuna.

Ordua: 22:30

Euskalbanner
Euskalbanner