Aurresalmenta: 8,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com). Txarteldegian: 10,00 e. Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 e
Rafa Rueda kantaria bere disko berria aurkezten.
Rafa Ruedak hamar kantu landu ditu artifizioei muzin egin eta ukitu artistiko-musikal handiekin. Entzule oro gatibatzen duten melodia itsaskorrak daude diskoan, bigarren entzunaldian bertan kantatzen diren errepikak. Oinarri sendo eta solidoa osatzen dute baxuak eta bateriak eta base horri gailentzen zaio ahotsa, esaten duen ahotsa. Enpastatuta daude bateria, gitarra apala eta ahotsa. Izen handiak hiruko elkarrizketan eta horiei gitarra joku prezisoak eta ia perfektuak eransten dizkio Joseba Irazokik Rafa Rueda berarekin batera. Eskertzekoa Jane Scarpantoni biolontxeloaren kalitatea eta ia igarri ere egiten ez den arren Zeljkok fondoan utzi dituen soinu testurak elkarrizketak adostasuna lortu dezan.
Rafa Rueda kantaria dago disko honetan, zer kantatua falta ez duen gitarra jotzailea . Bereak dira diskoko letra gehienak nahiz lagunen testu ederrak era aurkituko dituen entzuleak. Berbak bere egin ditu eta lotsa barik kantatu, indartsu eta sutil era berean, melodiko eta fin, kantari: Unai Iturriaga (Jira eta buelta), Kirmen Uribe (Bizipoza zer den), Gotzon Barandiaran (Auzo berriren batean), Jonh Cale (Paris 1919) eta Edorta Jimenezen (Kolibria). Ahotsa da ardatz nagusia eta sostengu eta lagun J.T.Lewis bateria-jotzailea eta Fernando Saunders baxua. Rueda, Lewis eta Saunders. Hiru lagun oinarri bat eta bakarra osatzeko.