กกก Sarrerak agortuta daude. Kontzertu berria: Abenduak 26, larunbata. 21:30etan !!!.
Bere disko berria den Daiquiri Blues aurkezten.
Azken 11 urteetan Quique Gonzalez kantariak 7 disko plazaratu ditu, denak ere ederrak. Baina disko berri honetan azaltzen diren 13 abestien arima eta izatea inoiz baino esanguratsu eta sakonago azaltzen dira "Daiquiri Blues" lanean. Quique Gonzalez beti izan da konposatzaile bikaina, disko honetan goi mailako kantu berriekin dator.
Abestiez gain ekoizpen lan sendo bat burutu dute, modu organiko, bero eta bizi batean landu delarik. Quique Gonzalezek "Daiquiri Blues" diskoa Nashville hirian grabatu du, bertan ekoizle moduan Brad Jones aritu da eta berarekin batera goi mailako musikari ezberdinak, diskoan zehar besteak beste Al Perkins, Will Kimbrough, Chris Carmichael, Pat Buchanan, Doug Lancio, Ken Coomer edota Tyson Rogers azaltzen dira.