Aurresalmenta: 24,40 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Ticketmaster).
Txarteldegian: 25,00 e
Paradise Lost metal talde bat baino zerbait gehiago da. Ingalaterrako taldea mundu mailan jorratzen den “Goth Metal” estiloan ezinbesteko erreferentzia dira. Beraienak dira estilo honetan plazaratu diren diskorik garrantzitsuenak. Aurretik Samael taldea arituko da.
Ingalaterrako Paradise Lost taldearen disko berria irailean plazaratu da, Faith Divides Us - Death Unites Us izenburuarekin. Holmes kantariak aditzera eman duenez taldeak disko honetan adierazi nahi izan du erlijio mota ezberdinak direla munduaren desoreka sortzen duteanak. “Denok gaude haragi berdinaz eginak, komeniko litzateke benetazko eta gezurrezko erlijioak alde batera uztea, jainko bat existituko balitz ez zituen begi onez ikusiko ezberdintasun hauek. Hala ere erlijioa gizakiak asmaturiko gauza da, munduan beldurra sor arazteko eta heriotzarekin negozioa egiteko sortua”. Disko hau 2007an plazaratu zen “In Requiem” lan arrakastatsuaren jarraipena da. Disko berria ateratzerako orduan taldeak ohiko diskoetxearekin plazaratuko du. Hauek adierazi duten moduan disko hau taldearen ilunena eta indartsuena izango da.