2009ko uztailak 30, Osteguna | Ondarroa

Zulu 9.30 + DJ Selektah Stepi

Aurresalmenta: 6,00 e (Kafe Antzokian eta Zurrumurun). Txarteldegian: 8,00 e. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00e

irudi bat 90eko hamarkadan modan jarri zen musika mestizajea. Mano Negrak eta antzeko taldeek arrakasta handia lortu zuten; erritmo beroen garaia zen. Estiloen arteko mugak apurtzeko joera horrek haize freskoa eta aberastasuna ekarri zioten musika munduari: Amparanoia, Color Humano, Sargento Garcia, Dusminguet, Macaco… Aipatu taldeen bidea jarraituz, Zulu 9.0 taldeak afro latin reggaea egiten du; hau da, erritmo afrikar, latino eta jamaikarren arteko porrusalda (salsa, son, reggae, rap, rock, rumba eta abar). Erritmo goxoak, beroak eta dantzagarriak, mezu baikor eta aldarrikatzaileez lagunduta. Euren atzetik eta aurretik Bad Soun System taldeko DJ Selektah Stepik ipiniko du dantzarako giroa.

Ordua: 23:00

Euskalbanner
Euskalbanner