Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30
Aurresalmenta: 12,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records, Muga taberna). Txarteldegian: 15,00 e.
The Dynamites AEBetako Tennesseen sortutako taldea dugu. 10 musikarik osatzen dute taldea eta Deep Funk eta Soul estiloak maisuki jorratzen dituzte. Taldea bat-batean munduan ezaguna bilakatu da, bolo-bolo dabilelarik beren izena. Taldeko kide bakoitzaren talentua musikari moduan daukaten abeslariaren trebeziarekin bat egiten du. Charles Wigg Walter aspaldiko Soulman kantaria dugu, 60 eta 70. hamarkadetan hainbat disko grabatu dituelarik Decca eta Champion and Chess moduko zigiluentzako. Little Charles & The Sidewinders izenarekin buruturiko grabazioak jarraitzaile ugari izan zituen batipab Ingalaterrako Northern Soul eszenaren barruan. Gerora soul munduan sartuta ibili izan da, azken boladan bere ospea eguneratu egin delarik "Night Train To Nashville" bildumari esker, Nashvilleko Soul eta R&B mugimenduaren inguruan osaturiko bilduma. Honi esker Charles kantariak musikari gazteekin bat egin du talde arrakastatsu hau osatzeko: The Dynamites.