2009ko uztailak 24, Ostirala | Bilbo

Groundation

Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30

Aurresalmenta: 15,00 e (Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda (Romo), www.atrapalo.com, Streetwarriors. Kontzertu honetarako Internet bidezko salmenta itxi da, orain Kafe Antzokiko barran jarrai dezakezu sarrerak erosten). Txarteldegian: 18,00 e

irudi bat Groundation Californiatik datorkigun taldea da, reggae moderno eta gaurkotua jorratzen duen taldea. Taldearen helburua mende honetako sonoridade modernoak sustraietako reggae musikarekin bat egitean dago. “Gure iraganaren berri ez badaukagu ez dogu jakingo gure etorkizuna” lemapean diharduen taldea da Groundation. Taldeak ondo daki reggae musikaren iragana non dagoen eta etorkizunerako bidean doaz. Reggae roots delakoaren esentzia beregain hartzen dute eta jazz eta dub musikarekin uztartu estiloa bera beste maila batera igotzeko. Munduko leku ezberdinetako musika adituek bere diskoen inguruan ezin hobeto hitz egiten dute eta Groundation mundukon reggae talderik errespetatuenen artean kokatzen dute. 1998an Californiako Sonoma hirian dagoen Unibertsitateko Jazz campusean sortzen da da, bertan zeuden Marcus Urani (Pianoa/Teklatuak/Organoa), Ryan Newman (Baxua) eta Harrison Stafford (Ahotsa / Kitarra). 2000. urtean David Chachere musikari batzen zaio taldeari, San Frantzisko hiriko jazz tronpetajolea, eta baita Ipar badiako Kelsey Howard tronbonista. 2003an Mingo Lewis perkusiojolea sartzen da taldean, berau Santa Mingo Lewis perkusiojole ospetsuaren semea delarik. Urte beranduago Jamaica aldetik aire berriak sartzen dira taldean, Kim Pommel eta Stephanie Wallace kantariekin. Azkenik, iaz, 2008ª, Tekanawa Haereiti baterijolea sartzen da, jazz & fussion mundutik datorrena.

GROUNDATION dira:

Harrison Stafford - (ahotsa eta kitarra)
“Iron” Ryan Newman - (baxua)
“King” David Chachere - (Tronpeta)
Marcus Urani - (teklatua)
Jason Robinson - (Saxo, Flauta)
Kelsey Howard - (Tronboia)
Tekanawa Haereiti – (bateria)

Ordua: 21:30

Euskalbanner
Euskalbanner