Doako sarrera
Haize Goikoetxeari duela 25 urte aita kendu zioten, bi urte besterik ez zituela. GALek hildako Mikel Goikoetxea “Txapela” zenaren alabak, oroitzapen pertsonalen faltan, harekin bizi eta ibili zirenen gogorapenekin osatu nahi izan du urte luzez falta izan zaion aitaren itzala bere bizitzan. Josu Martinez dokumentalgileak dakarkigu Haizeren ibilera honen kontakizuna. Gabriel Aresti euskaltegiaren hitzorduak.
Ordua: 19:30