SARRERAK AGORTUTA DAUDE. KONTZERTU EGUNEAN EZ DA SARRERARIK SALDUKO TXARTELDEGIAN.
Ateak zabaltzea: 20:30
Kontzertua: 21:00
Aurresalmenta: 40,00 e (Kafeantzokia.com eta www.ticktackticket.com). Txarteldegian: 45,00 e.

Lucinda Williams kantariak goi mailako izena lortu du Estatu Batuetako kantagintzan. Joni Mitchell, Carole King, Emmylou Harris edota Judy Collins-ek hasitako emakume haundien tradizioari lotzen saio kantaria da Lucinda Williams. Emakume hauek, bai konposatzaile zein kantari moduan mundua armonia ederrez bete izan dute, abesti haundiak eginez eta kantagintza haratago eramanez. Beraiek gabe pentsaezina izango zen Estatu Batuetako kantagintzak 70. hamarkadan hartu zuen heldutasuna eta esanguratasuna ulertzea. Urte batzuk igaro ondoren hauen testigantza beste emakume batzuk hartu zuten, baina seguraski inork ez du egin Lucinda Williams-ek egin duen indar eta talentuarekin. Bitxia izan da beronen ibilbidea. 1953an Louisianan jaioa, literatura irakasle eta poeta baten alaba, bere lehen diskoak 1978an eta 1980an grabatu zituen, garain oharkabean igaro ziren lanak izan ziren hauek.
10 urte beranduago izan zen, 1988an "Lucinda Williams" diskoa plazaratu zena, disko honekin publiko zabalago batengana heltzen hasi zen, bertan "Passionate Kisses" abestia azaltzen zelarik, urte batzuk beranduago, 1992an eta Mary Chapin Carpenter kantariaren bertsioak lagunduta Lucinda Williams mundu osoan ezagun egiteko balio izan zuen. Hurrengo pausua era egoki batean eman zuen, 1992an "Sweet Old World" diskoa plazaratuz, musika kritikariak eta publikoak nabarmen goraipatu zutelarik. Baina Lucinda Williams-en benetako konfirmazioa 1998an etorriko zen "Car Wheels on a Gravel Road" abestiarekin, plazaratu zen egun beretik country-rock musikaren abesti klasikoa bihurtu zelarik.
Gerora Louisianako kantaria gaur eguno musikan artista errespetatua bilakatu da, disko ezberdinak grabatu ditu, hiru Grammy lortu ditu eta orain lehen aldiz izango da Euskal Herrian bere lan berria de "Little Honey" aurkezten.