Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30
Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda (Romo), www.atrapalo.com, Streetwarriors kafeantzokia.com). Txarteldegian: 22,00 e
La egunetarako abonoa: 60 e
The Ethiopians taldea lehenengoak izan ziren sustraietatik hurbilen zegoen reggae musika jotzen. Garai batean non Jamaikan soilik hitz egiten zen maitasun kontuez, The Ethiopians taldea eguneroko joan etorrien inguruan hasi ziren abesten, eta baita erlijioarekin zer ikusia zuten gaien inguruan, honek publikoaren artean izugarrizko arrakasta ekarri zien. Leonard Dillon (Jack Sparrow) kantaria buru zelarik, Stephen Taylor eta Aston Charlie Morris batu ziren taldera, zuzenean grabatzen hasi zirelarik Clement "Coxsone" Dodden estudioan. Bertan sortu ziren "Live Good" eta "Owe me no pay me" moduko abestiak Studio One zigilu esanguratsuak plazaratu zituelarik. 1968an Melvin Mellow Red sartu zen taldean, aurrerik Aston Morrisek taldea utzi zuen, eta urte honetan izan zen bere lehen lan luzea plazaratu zutena "Engine 54" izenburupean.
Dillon kantariak aurretik abesti batzuk plazaratu zituen Mento delako estiloan Jack Sparrow izengoitia erabiliz. Dodd estudioak atzean utzi eta Ethiopians taldea Dinamic Studioetan hasi zen diskoak egiten gero WIRL zigiluarekin plazaratzeko, bertan grabatu zutelarik ska estiloan klasiko haundia den "Train to Skaville" eta era berean bere lehen abesti arrakastatsua. 1968an "Everything Crash" abestia grabatu zuten, kantu honetan Jamaican garain bizitzen ari zen egoera politikoa kritikatzen da, uraren eta energiaren murrizketak, zeintzuek sozialki matxinada ugari ekarri zituzten, hala nola, poliziak 31 lagun tiroka hil zituen eguneko gorabeherak isladatzen dira abestian. Gerora "Everything Crash" abestia Prince Buster kantariak ere grabatu zuen. Bestetik "The Whip" abestia ere ezagun bilakatu zen The Ethiopians taldearen diskogintzan. 1969an "Reggae Power" diskoa plazaratzen dute, eta 1970ean "Woman Capture Man". Gerora, 1970 eta 1975 urteen tartean, The Ethipians taldea ekoizle ezberdinekin aritu zen, "No Baptism", "Pirate" edota "Good Ambition" moduko abestiak grabatuz. 1975eko irailean Taylor erahila izan zen, furgoneta batek harrapatu zuen errepidea igarotzen ari zela. Dillon taldearen izenarekin biran dabil egundaino. 1991an bakarkako disko bat grabatu zuen "On The Road Again" eta 90. hamarkada bukaeran talde berri bat eratu zuen, emakumezko koroak sartu zituen Jennifer Lara eta Merlene Webber kantariekin, zeintzuekin, 1999an "Tuffer Than Stone" diskoa plazaratu zuen.
Rocksteady eta ska doinuak bihotzean daramatza Mr. T-Bone italiar musikariak. The Young Lions taldeak lagunduta hurbilduko zaigu Bilbora dantzarako doinu jamaikar biziak ekarriaz. Zuzeneko indartsua eta era berean alaia duen musikari honen azken diskoa, Strictly Live goiburukoa, aurreko Mr. T-Bone sees America bezala, Bizkaiko Brixton Records zigiluak aterako du.
Ordua: 21:30