Ateak zabaltzea: 21:00
Kontzertua: 21:30
Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Brixton records (Romo), Streetwarriors, Power records, atrapalo.com). Txarteldegian: 22,00 e.
La egunetarako abonoa: 60 e
U-Roy (Ewart Beckford, 1932, Jamaica), "The Godfather", "The Originator" goitizenarekin ezagutua, raperoen aita Jamaikatik Estatu Batuetara eta handik Europara eta buelta Afrikara, maisuetan maisu dugu, 30 urte baino gehiago daramatza jamaikar doinuak jorratzen.
The Paragons taldeko John Folt izan zen garai haretan abesti instrumental baten gainetik bere ahotsa errezitatzen entzun zuena, Duke Reid ekoizleari komentatu zion eta honek King Tubby jarri zuen dj moduan. King Tubbyk estudiora eraman zuen grabatzera eta Duke Reid pozarren bertan ikusitako emaitzarekin, aldean zeraman pistola atera eta zapaira tiroka hasi zen.
U-Roy kantariak soundsystemekin eta kaleko diskotekekin daukan harremanak 1961era garamatza, bertan Doctor Dickie´s Sound System doinuen buru azaltzen zelarik. Sir George the Atomic zenaren soundsystemean ere aritu zen U-Roy abesten, eta 1967an King Tubbyren Hi Fi Sound Systemera heldu zelarik. Garai haretan Tubby elektronika doinuetan aditua zen eta aparatu bat egin zuen ahots frekuentziak ezabatu egiten zituena .
Pablo Moses reggae musikaren sortzaile haundienetariko bat dugu. Ospea eta errekonozimendua lortu zituen reggae eszenaren barruan 1975ean "I Man a Grasshopper" kantuarekin, "Revolutionary Dream" diskoan azaltzen zen abestia. Abestiaren izenburuak telebistako Kung Fu telesailari egiten dio erreferentzia eta alkoholiko izandako polizia baten istorioa kontatzen du, zein reggae kantari bilakatzen den.
Pablo Moses Jamaikan aurkitzen den nekazal giroko Manchester hirian jaio zen. Don Prendesekin batera The Canaries sortu zuen. Duke Reid zenarentzako zenbait single grabatu zituen Dodd estudioetan, kasuan kasu, "We Should Be in Angola" abestia. Garaiko reggae musikaririk hoberenen laguntza ere izan zuen, kasuan kasu, Leroy "Horsemouth" Wallace, Tommy McCook, Mikey Chung, Tyrone Doweo, Vin Grodon, Bongo Hermano Dirty Harry, guztia Lee "Scratch" Perryk nahasten zuelarik.
The Revolutionary Brothers Donostiako bi anai dira, Iker eta Unai, musika beltza maite dutenak eta jamaikar doinuak beren oinarri musikalak direlarik. Revolutionary Brothers Sound System proiektuak bere zentrua Donostian dauka eta 2002. urtetik dabiltza proiektu honekin lanean. Kantari ezberdinekin kolaboratzen dute, Dj-ak, Sound Systemak eta taldeekin batera emanaldi musikal eta kulturalak antolatzen. Beren zuzenekoetan jamaikar estilo ezberdinak nahasten dituzte, Ska, RockSteady, Early Reggae, Roots, Dub, Dancehall, New Roots eta Ragga estiloak, Funk, Hip-Hop eta Soul ikutuekin. Guzti hau beraien sesionetan freskotasun eta imaginario haundi burutzen dute, efektu eta sampler ezberdinak erabiliz. Zuzenean dantzara bultzatzen du bere musikak.