2009ko uztailak 8, Asteazkena | Bilbo

IV. Bilbao Reggae Roots Jaialdia. Alborosie + backed by Sheng Yeng Clan (Jamaica) + I Eye (Jamaica) + Novato & Mad Muasel (Euskal Herria)

Ateak zabaltzea: 20:30
Kontzertua: 21:00

Aurresalmenta: 20,00 e (Sarrerak soilik salgai leku hauetan: Kafe Antzokia, Power records, Brixton denda (Romo), www.atrapalo.com, brixtonrecords@gmail.com, Streetwarriors.). Txarteldegian: 24,00 e

Lau egunetarako abonoa 60 euro

irudi bat 2007an reggae musika erreboluzionatu duen berezko izen bat badago hori Alborosie kantariarena da. Itailian jaiotako kantari gaztea da bera, egun Jamaikan bizi dena, bere musika mundu osoko irrati zerrendetara eramatea lortu du. Albert D'Ascola da bere izena, baina Alborosie bezala ezagun bilakatu da 1977an Sizilian jaiotako mutik gaztea. Laister gailendu zen reggae eszenan musikarako duen gaitasune bereziagatik. Talde ezberdinak osatu zituen beti ere eta gaztetatik musika beltzaren sustraiak bilatuz. 1993an Alborosie kantariak Reggae National Tickets taldea sortzen du, laister sinatu zutelarik BMG diskoetxe multinazionalarekin, Italian izugarrizko arrakasta lortuaz, 2000. urtean plazaratu zuten diskoak 200.000 aletik gora saldu zituelarik, orduan Alborosiek Sunspalsh eta Sumfest moduko jaialdi haundietan jotzen du, jaialdi biak Jamaikan ospatu zirelarik. Bizilekua Jamaikan finkatuta bertako ekoizle, musikari eta reggae kantariekin kolaboratzen hasten da, hala nola nazioarte mailan arrakasta izan zuten bilduma ezberdinetan bere abestiak agertzen hasi zirelarik; reggae musikan azken urteetan irten den kantari arrakastatsuena bezela azalduz.

Burututako kolaborazio ezberdinetan Manu Chao, Beenie Man, Lutan Fyah edota Sizzla moduko kantariak azaltzen dira. 6 urte inguru igaro ondoren disko bat plazaratu gabe orain bere estreinekoa den "Soul Pirate" diskoa atera du. Disko honetan Jamaikan izandako bere bizipenak isladatzen dira eta bertan goi mailako kolaborazioak izan ditu, kasuan kasu, Ky-Mani Marley, Jah Cure eta Luciano entre beste batzuen artean. Baina nazioarteko arrakasta berriki egindako "Herbalist" eta "Kingston Town" abestiek ekarri diote, mundu osoko irratien abesti zerrenda arrakastatsuenetan azaltzen delarik.

irudi batNovato & Mad Muasel dancehall musikak eman duen proiekturik berriena eta itxaropentsuena da. Energiaz beteriko estiloa eta dantzara bultzatzen duena jorratzen dute. Bilbon kokatzen den bikotea dugu eta bere lehen diskoa den “Bumclap Teachers” lana kalean dute. Swan Fyahbwoy, Chulito Camacho edota Tres Monos moduko taldeekin aritu izan dira eta baita soundsystem ezberdinetan ere parte hatu dute. Novato mutilak ahotsa jartzen du eta Mad Muasel neskak moldaketa musikalak, sintetizadoreak eta erritmoak lantzen ditu zuzenean. Jende guztiaren ahotan dabilen bikotea ditugu, dancehall estiloan ditugun bakarrenetarikoak direlarik. Zuzenean ikusteko aukera ezin hobea.

Ordua: 21:00

Euskalbanner
Euskalbanner