Aurresalmenta: 18,00 e (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records). Txarteldegian: 20,00 e.
Blues Caravan delakoak lau aldiz eman dio buelta munduari. Orain berriz bueltatzen da errepidera. Urtero bezela leku batetik bestera mugitzen den jaialdi honek hiru artista batzen ditu bere abestiak jotzeko eta bukaeran denak biltzen diren jam handi bat ere eskaintzen dute. Aurtengo caravana osatzen duten hiru artisten adina batuta 69 urte biltzen dituzte, Buddy Guy haundia bera baino gazteago! Horregatik aurtengo leloa ezin hobeto dator artisten gaztaroari lotuta: "Fresh Blues".
OLI BROWN
Inglaterrako blues musikari handiek, kasuan kasu, Jimmy Page, Jeff Beck, Eric Clapton edota Peter Greenek, mundua konkistatu zuten 60ko hamarkadaren hasieran. Geroztik egundaino ez da erraza izan benetako rock mugimendu bezela interpretatu daitekeen zerbait ikustea. Baina blues musikaren etorkizunaz kezkatuta egon direnak lasai egon daitezke, Oli Brown baita kezka guztien erantzuna, eta bera prest dago XXI. mendeko bluesaren ikurra eramateko Aynsley Lister moduko gaur egungo blueslarien eraginpean, Koko Taylor, Walter Trout, John Mayall edota Buddy Guy moduko artistekin aritu izan da jaialdi ezberdinetan jotzen.
ERJA LYYTINEN
Ez dago dudarik, Erja Lyytinen musikariak talentu eta jarrera guztia dauzka Finlandia nazioarteko blues musikaren mapan jartzeko. Musikariz beteriko familia baten jaioa Kuopio herrian, Erja musikariak jazz, pop eta folk estiloak gehitzen dizkio bere blues nahasketari. Bestetik bere trebezia slide guitar-a jotzeko ez da edonolakoa, hain zuzen, trebezia honek "Finlandiako Bonnie Raitt" izengoitia ekarri dio, jaialdi ezberdinetan aritu delarik Koko Taylor, Marcia Ball eta Bonnie Raitt-ekin batera. Musikari gazte honen ospea etengabe hedatzen ari da leku guztietan.
DANI WILDE
Dani Wilde musikaria gaztetatik ohitu izan da estilo ezberdinetako diskoak entzutera, izan Motown edo Stax zigilukoak zein blues musikaren esparru ezberdinak ere. Daniren lehenengo benetako aukera Maddi Prior ingalaterrako folk kantariari koruak egiten laguntzeko eskatu ziotenean etorri zen. Maddi txundituta geratu zen honen talentuarekin eta beraren aurretik Wyvern Theatre aretoan jotzera gonbidatu zuen. 2003an Dani Brighton hirira joan zen eta bertan 4 urte igaro zituen musika munduan murgilduta. Gerora blues munduan ezaguna den Ruf records zigiluarekin kontratu bat sinatu zuen. 2008an zehar biran ibili da Europan eta Estatu Batuentan Candye Kane, Deborah Coleman eta Sue Foley kantariekin batera.