2009ko uztailak 4, Larunbata | Bilbo

The Gories + Oblivians

sarrerak erosi botoia

Sarrera: 22,00 e (Kafe Antzokian, Kafeantzokia.com, info@noiseontour.com , 902 15 00 25 telefonora deituta, Fnac, Carrefour eta Tick Tack Ticket sarean).

irudi batThe Gories eta Oblivians garage doinuak jorratzen dituzten bi talde historiko dira. Oraingoan, eta elkarrekin kontzertu zenbatu batzuk eskeiniko dituzte Europan. Badira urte batzuk talde bi hauetako kideak proiektu ezberdinak jorratzen hastea erabaki zutela, kasuan kasu, Demolition Doll Rods, The Dirtbombs eta Reigning Sound moduko taldeak. Disko esanguratsuak plazaratu dituzte Goner, Crypt eta In The Red records moduko zigiluetan. Disko haiek bere garaian ez zuten entzulego gehiengoaren arrakasta haundirik lortu, baina bai ostera artista askorentzat disko kuttunak bilakatu ziren. Jon Spencer & Blues Explosion, Jay Reatard, The Delta 72, Atom Rhumba edota The Black Lips moduko taldeak onartu dute talde bi hauen jarraitzaile sutsuak direla eta bere musika egiteko orduan azken hauen eragina oso haundia dela. Askotan suertatu izan den bezela taldeak martxan zeuden bitartean europako musika kazetari batzuengan lortu zuten soilik oiartzuna eta baita Estatu Batuetako musika komunikabideetan ere izan zuten beren lekua, hala ere publiko orokorrak ez zuen jakin disko hauen benetako balio behar bezala apreziatzen. Gaur egun ostera erreferentzia bilakatu dira, garage doinu indartsuak aipatzen direnena berain izenak azaltzea ezinbestekoa da.

irudi batEn 1989 The Gories taldeak bere lehen disko luzea grabatu zuen "House Rockin'" deiturikoa, Wanghead With Lips eta Fanclub Records zigiluekin. Disko honetan azaltzen den soinua, blues, funk eta punk nahasketa bat, erabakiorra izan zen Detroit hiriko garage eszena zabaltzeko. The Oblivians, The Detroit Cobras, The New Bomb Turks, Lost Sounds eta baita The White Stripes moduko talde esanguratsuek The Gories taldea goreneko erreferentzia moduan daukate, musika egiterako orduan izan duten garapena ezin izango litzateke The Gories taldeak eginiko ekarpena gabe ulertu.

Oblivians garage-punk estiloko taldea dugu, 1993an Memphis (Tennesee) hirian sortua. Taldea hirukote bat da Greg Cartwright, Jack Yarber eta Eric Friedl lagunek osatua. Beraien artean instrumentu ezberdinak tartekatzen dituzte, bai abestuz zein bateria edo kitarra joaz. Zenbait LP eta EP grabatu zituzten, 1998an banatu zirelarik beren azken diskoa grabatu ondoren. Orain kontzertu gutxi batzuk eskeintzeko batu dira.

Ordua: 21:30

Euskalbanner
Euskalbanner